Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 URT 31

DONOSTIA, LANGABEZIA GUTXIEN DUEN EUSKAL HIRIBURUA

Donostiak 2018. urtearen amaieran euskal hiriburuen artean langabeziatasarik baxuena izan du; hots, %8koa, Bilboko %14,3aren eta Gasteizko %11,2aren aurrean. Modu horretan, langabeen kopuruaren jaitsiera finkatu da, azken bost urteetan %28,8koa izanik. Gainera, Gipuzkoako hiriburuan Gizarte Segurantzako afiliazioek igoera garrantzitsua izan dute; hau da, %10,5ekoa.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “Zinegotzi honen azken lau urteko ibilbidean, konpromisoa hartu du DonostiaUP! plana bezalako proiektuak sustatzeko, lan-merkatua dinamizatzera bideratutako neurri ugarirekin. Gainera, zuzkidura ekonomiko garrantzitsua izan du eta emaitza oso positiboak; hots, urtero 1.000 lanpostu inguru. Gure hirian enpleguak izandako bilakaeraren datuen arabera, argi dago sustatuko politikak bat datozela langabeziaren tasan izandako murrizketarekin".

9,2 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 Planaren bitartez, epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko zenbait neurri abian jarri zituen, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurraldekohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren barnean. Planak talentua erakartzearen eta talentuari eustearen eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta beste bi kontzeptu ere beretzat hartzen ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

Azken bost urteetan, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua %10,5 gehitu da Donostian; hau da, 2014ko 106.659 langiletik 117.842 langilera iritsi da 2018. urtearen amaieran. Langabeziari dagokionean, jaitsiera etengabea izan da azken bost urteetan: 2014. urtean, hirian enplegurik gabe 10.785 pertsona zeuden, eta 2018. urtea langabeziaren zerrendatan izena emandako 7.678 lagunekin itxi da; beraz, jaitsiera %28,8koa izan da. 2018ko urtearen amaierako datuen arabera, erregimen orokorrak hiriko enplegu osoaren %83,4a du, eta 2014-2018 denboraldian izandako igoerarik handiena da, afiliazioa %12,7 gehituta; aldiz, autonomoen erregimen bereziak 2018an enpleguaren %12,8a bildu du, eta, ondorioz, urte horietan soilik %0,3 gehitu da.

2018ko abenduan jasotako azken datuen arabera, lanik gabeko pertsonen %56a 45 urtetik gorakoak dira, %30a 30 eta 45 urte artekoa eta %13a 30 urtetik beherakoa.

Langabezian dauden pertsonen %50ak oinarrizko ikasketa-maila du, %19a unibertsitarioak dira, %18a LHkoak, etDonostiaUP! planaren bitartez zenbait neurri ezarri ziren; hala nola, kontrataziorako laguntzak eta enpresa berriak eratzeko laguntzak, ekintzaileentzako laguntza, eta bekak edo bestelako ekimenak lehen enplegua eskuratzeko; modu horretan, horiei esker, urtean batez beste 1.000 enplegu sortzea lortu da; esate baterako, 2014. urtean, 1.151 enplegu sortu ziren, aipatu politika publikoen laguntzari esker.a %12ak batxiler-ikasketak ditu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE