Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 AZA 04

ENPRESA ESPEZIALITATU BATEK PARKETAKO ZUHAITZAK AZTERTUKO DITU, BERRIZ IREKI AURRETIK

Arbol caído en el parque Cristina Enea

Arbol caído en el parque Cristina Enea

Hiriko parke historikoek, Kristinaeneak, Aietek eta Miramarrek, ez dituzte ateak berriz ere irekiko harik eta, Amelie ekaitza igaro ondoren, zuhaitzen egoera zein den ikusi arte. Izan ere, Ameliek kalteak eragin ditu hiriko ehun bat zuhaitzetan.

Gune Publikoetako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, honako hau adierazi du: “Udalak duen protokoloak parke horiek jendearentzat ixtea ezartzen du, eguraldiak hala eskatzen badu, bereziki haize bortitzak badira. Sakon aztertu behar da zuhaitzen egoera parkeak berriz ireki aurretik, pertsonen segurtasuna bermatzeko. Zorionez, denboraleak ez die kalterik eragin pertsonei”.

Tecnigram enpresako teknikariak Donostian daude parkeetan ikuskapen hori egiten, horietako batzuetan zuhaitzak erori baitira, Kristinaenea parkean esaterako.

“Larunbatean Donostian izandako ekaitz gogorrak ehun bat zuhaitzi egin zien kalte”, adierazi du Garmendiak. “denboraleak 59 tamariz eraitsi edo hondatu ditu, eta kendu egin behar izan dira.”

Gune Publikoetako zinegotziak nabarmendu du Udalaren garbiketa zerbitzuek, parke eta lorategiek, suhiltzaileek eta udaltzainek igandean egindako lana. Izan ere, azken bi horiek hartu zuten hiriari itxura normala itzultzeko ardura.

“Igandean, ziurtatu zen oinezkoen joan-etorria segurtasunez egiten zela, eta gaur eta datozen egunetan enborrak eta beste elementu batzuk kentzeko lanak egingo dira. Parke batzuetan, ez zen zuhaitzik erori, baina bai adar asko, bideak oztopatzen zituztenak”, adierazi du Marisol Garmendiak.

Zinegotziak Udalaren asmoa adierazi du: “denboraleak hondatutako zuhaitz espezieak berriz ere landatzea, batez ere itsasertzean dauden tamarizak.” Hondatutako hiri altzar

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE