Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 URR 17

URTEBETEZ ETENGO DIRA HIRIGINTZA ONDARE ERAIKIA BABESTEKO PLAN BEREZIA BERRIKUSTEKO PROZESUAN SARTUTA DAUDEN ERAIKINAK BOTATZEKO LIZENTZIAK

Donostiako Udalak erabaki du kautelazko luzamendu bat ezartzea eta lizentziarik ez ematea Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia berrikusteko prozesuaren ondorioz babestu daitezkeen eraikinak botatzeko.

Ernesto Gasco alkateordeak gogorarazi duenez, “berrikuspena abian da eta datozen hilabeteotan amaituko da abian jarri den prozesu sakon hori. Horregatik, erabaki dugu lizentziarik ez ematea berrikuspena amaitu eta zein eraikin babestuko diren eta zein ez jakin arte, betiere bota nahi den higiezina berrikuspenean sartuta badago, bai eta dituen ezaugarriengatik babes mailaren bat izan badezake ere.

Gascok ziurtatu du “ondare eraikia babesteko neurri” horrek hiri osoko 250 eraikini eragiten diela eta 200 atari baino gehiago sartzen direla hor, zenbait eraikinek atari bat baino gehiago baitituzte.

Gobernu Batzarrak hilaren amaieran onartuko duen etete hori urtebetez egongo da indarrean. “Uste dugu epe hori nahikoa dela HOEBPB berrikusteko prozesua behin betiko onartzeko, erritmo ona baitarama”, esan du Gascok. Orduan jakingo da zein eraikin sartu diren babes planean eta zein ez; hortaz, eskatu ahal izango dira plan horretan sartu ez diren eraikinak botatzeko lizentziak, baldin eta jabeek hala erabakitzen badute.

“Beti jardun dugu legearekin bat”, azpimarratu du Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Enrique Ramosek. “Hirian bada Udal Gobernuak lizentziak ematen dituelako halako marmar bat, ondarearen gaineko sentikortasun sozialari eragiten diotenak, eta hori ez da egia. Lizentziak araututa daude eta Udalak ezin du askorik egin horren inguruan. Mirakruz kaleko 19. zenbakiaren kasua da hori. Eraikin hura botatzeak polemika ekarri zuen, eta epaitegiek orain dela gutxi erabaki dute legeak jartzen duenarekin bat jardun zuela Udalak”.

Hala ere, “erabaki dugu urtebetean ez ematea halako lizentziarik, babestu edo ez eztabaidatzen ari garen ondareei kalterik ez egiteko”, nabarmendu du Ramosek.

Etete horrek eraikin hauek eragingo die, besteak beste: Ondarretako txaletak eta Antiguako eta Itsasargi pasealekuko beste batzuk, Ategorrietako Galtzara Zaharreko txaletak, Aldapetako eta Aieteko Baenako Dukearen pasealekuko txaletak, La Fe pasealekuko eta Mirakontxako txaletak, Egia galtzadako, Arbós Musikariaren pasealekuko eta Zubiaurreko txaletak, Intxaurrondo Zaharreko txaletak, Loiolako Matxiñene kalekoak, Errekaldeko Coca-Cola fabrika zaharra, Kursaal jauregia, EUTGko eliza, Tenis Elkarte Errealaren eraikina eta Uliako biltegiak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE