Donostia Sustapenak hilabetez luzatu du kanpainara atxikitako ostalaritza- establezimenduetan aldatu daitezkeen online deskontu-bonuen kanpaina. Hala, www.donostiapikotea.eus helbidean erosi ahal izango dira bonuak, datorren otsailaren 20ra arte, eta hiru hilabete epea egongo da aldatzeko. Ostalaritzak, gure hirian funtsezko sektorea izanik, sortzen duen jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzea eta babestea da ekimenaren helburua. Bonuen bidez, % 30eko deskontua eskaintzen da, hiriko taberna eta jatetxeetako kontsumoa bultzatzeko. Deskontu-bonuak eskaintzen dituen online plataforman eskura daitezke bonuak.
Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, “udala jabetzen da, pandemiaren ondorioz, bereziki une zailak ari dela pasatzen ostalaritza. Sektorea indartzeko eta negozioen biziraupena eta, ondorioz, sortzen dituzten enpleguak bermatzeko programak eta laguntzak ari gara sortzen. Ikusi dugu deskontu-bonuen sistema ondo ari dela funtzionatzen, eta salmenta hilabete gehiago luzatzea erabaki duguâ€.
www.donostiapikotea.eus online plataforman eskura daitezke ostalaritzako kontsumo- bonuak. 10€-ko bonuak dira; horietatik 7€ ordaintzen ditu bezeroak, eta gainerakoa Donostia Sustapenak. Bonuak online erosi behar dira, aukeratutako ostalaritza-establezimendu bakoitzeko, eta bezeroak jarri behar du harremanetan establezimenduarekin zer kontsumo mota egin nahi duen zehazteko: lokalean bertan izan daiteke edo etxera eramateko eskaera egin daiteke.
Pauso hauek eman behar dira erosketa egiteko:
Sustapen Ekonomikoko udal-arloa Donostia Sustapenaren bitartez eskaintzen ari den laguntzen barruko ekimena da honakoa. Hain zuzen, Covid-19ak eragindako krisiak hirian gehien erasan dituen sektore ekonomikoei zuzendutako Ekonomia Indarberritzeko Planaren bitartez ari da ematen laguntza horiek.