Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 IRA 24

DONOSTIAK BERE LIDERGO TURISTIKOA BERRESTEN DU ABUZTUAN

Donostia abuztuan berriro ere Euskadiko datu turistikoetan liderra da. Gaualdiak abuztuan %12,5 hazi dira eta bidaiarien sarrerak % 12,2 igo dira.

Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak seinalatu du “Donostiak nota ona atera duela uda honetan, bereziki abuztuan zehar, bere posizio hegemonikoa euskal mapa turistikoan berretsiz. Gainera, Nazioartekotzea eta batez besteko egonaldia handitu egin dira abuztuan Donostian”.

“Bisitari atzerritarren sarrerak abuztuan %14,30 igo dira, nabarmena da nazioarteko bisitarien igoera Donostian; Estatukoak, aldiz, %9,78 igo dira. Gainera, egonaldiak mantendu egiten dira, pertsonako ia bi egun eta erdira iritsi dira hilabete honetan. Euskadi osoan egonaldien batez-besteko altuena izan du Donostiak eta honi esker gainerako lurraldeen jaitsiera arindu egin da” adierazi du Ernesto Gascok.

Hiriburua, berriro, liderra da, eta lurralde guztiaren datu onen eragile zuzena; Donostian ostatu hartzen duten lautik hiru atzerritarrek (%74) bisitatzen dute Gipuzkoa. Gelaka (%94) eta plazaka (%89,2) okupazio handiena duen hiriburua izateaz gain, gelatiko errentagarritasuna Bilbokoaren bikoitza eta Gasteizkoaren hirukoitza da. Honek, bai Gipuzkoako eta baita Autonomia Erkidegoko datu orokorrak handitzen ditu.

Aurten jasotako datuek, Donostian %8,63ko gehikuntza bat egon dela eta turisten dibertsifikatzean sakontze bat gertatu dela adierazten dute. Atzerritarrak %60 dira honezkero eta honek norakoaren jasangarritasunean kanpoko faktoreekiko mendekotasun txikiagoa egotea ahalbidetzen du. Bisitatzen gaituzten atzerritarren artean nabarmentzekoak dira, Suediakoak %35eko gehikuntzarekin, Frantziakoak eta Britania Handikoak %20koarekin eta AEBekoak %15ekoarekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE