Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 ABU 30

SAN SEBASTIAN-GIPUZKOA FILM COMMISSIONEK FINKATZEA LORTU DU 2018AN EGINDAKO 87 FILMATZEREKIN ETA 4,2 MILOI EUROKO ZUZENEKO INBERTSIOAREKIN

Gipuzkoako lurralde osoko filmatzeetarako zerbitzua eskaintzeko baterako bulegoa sortu ondorengo lehen urtean, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commisionek, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostiako Sustapenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren mendeko erakundeak, lurraldeko garapen-agentzien lankidetza ere izanik, 87 filmatze burutu ditu hiriburuan eta lurraldeko herri ezberdinetan, eta zuzeneko inbertsioa 4,2 milioi eurokoa izan da.

Urtearen amaierara begira, 2019. urtea urte historikoa izango dela esan daiteke Donostian eta Gipuzkoan egindako filmatzproiektuen garrantzia eta kalitatea medio. Hiriaren eta lurraldearen irudia Woody Allen bezalako zuzendariaren (nazioarteko ibilbidea duena) pelikularen bidez hedatzeak izan dezakeen oihartzunari burutzen ari diren produkzioek sortutako aberastasuna gehitu behar zaio. Iaz, zuzeneko inbertsioa 4,2 milioi eurokoa izan bazen ere, 2019. urteko lehen zazpi hilabeteetan 8,8 milioi eurokoa izatera iritsi da.

Denis Itxasok, Kultura diputatuak, honako hau adierazi zuen: “Gipuzkoa zinema plato erraldoi bat da, eta zaindu, kudeatu eta ezagutarazi egin behar dugu, zinemak duen balio immateriala ukaezina baita, kanpo proiekzioari eta erakargarritasunari dagokienez, baina balio horri aberastasuna eta enplegua sortzeko duen gaitasuna gehitu behar diogu. Gipuzkoak kostaldea eta barrualdea ditu; ondare naturala, kulturala eta industriala; hiri eremu ederrenak; eta, garrantzitsuena, gaitasun handiko giza kapitala, edozein proiektu motaren beharrei erantzuteko gai izango dena. Horregatik, zinemaren industria lurraldearen irudiarentzako erakusleiho gisa ikusteaz gain, aukera ekonomiko gisa ere ikusi behar dugu, talentua erakartzeko aukera gisa. Eta hori da Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa-San Sebastian Film Comission bezalako tresna bat sustatzerakoan bilatzen duen helburua»

Ekonomia Bultzatzeko Departamentuko zinegotziak, Ernesto Gascok, ondorengoa adierazi zuen: “Oso pozik gaude datu hauek aurkezteko aukera izateagatik; izan ere, tokiko sektore zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren dinamismoa ez ezik, lurraldeak ikus-entzunezko filmaketak egiteko duen erakarpen-ahalmena ere islatzen dute. Gainera, San Sebastian-Gipuzkoa Filmn Commissionekin elkarlanean iaz filmatutako pelikulak kalitate handikoak dira, Jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen ari baitira. 2019ko jarduerari erreparatzen badiogu, ikus dezakegu Donostia eta Gipuzkoa aparteko platoak direla era guztietako filmaketak egiteko, hots, garaikoak nahiz egungoak, eta interesgarri bilakatu direla Woody Allen bezalako maila eta izen handiko zuzendarientzat. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet enpresei zein erakundeei, bereziki, Donostiako Udalari, haien ahalegin izugarriarengatik, eta batik bat Gipuzkoako herritarrak aipatu nahi nituzke, filmaketetarako errespetu eta lankidetza handia erakusteagatik.eak kontuan hartuta eta burutzen ari diren

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE