Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 12

RUBALCABA BAKE GIZONA ZELA ADIERAZI DU GASCOK, ETA DONOSTIAREKIN EGIN ZITUEN AKORDIOAK EKARRI DITU GOGORA

Larunbata dolu-eguna izan da Donostiako alkatetzarako hautagai sozialistarentzat, eta bertan behera utzi du bere kanpaina-jarduera, baina Alfredo Pérez Rubalcabaren figura gogora ekarri nahi izan du ekitaldi sinboliko baten bidez.

Hauteskunde-zerrenda bereko Enrique Ramos eta Harkaitz Millánekin eta Gipuzkoako PSE-EEko erakunde-idazkari Mikel Duránekin batera, arrosa gorri batzuk jaurti ditu Urumea ibaira, Donostiako egoitza sozialistaren aurrean, PSOEko idazkari nagusi izan zenaren eta iktus bat jasan ondoren ostiralean zendu zenaren omenez.

Gascok adierazi duenez, “Donostiako sozialistok Donostiarako defendatu nahi ditugun balioen erreferentzia izan da Alfredo Pérez Rubalcaba. Langile nekaezina izan da, herrialdearekin eta herritarrekin konprometitutako pertsona bat, bakearen, elkarrizketaren, adostasunaren eta demokraziaren aldeko borrokalari bat, Euskadin batez ere".

Hautagai sozialistak baieztatu duenez, Pérez Rubalcaba “bake-gizona eta pertsona zintzoaren eta elkarrizketarako irekiaren eredu izan zen, eta gaur egun Euskadin eta Espainian bizi dugun bakearen bermatzaile gisa geratuko da historian”. Ildo horretan, hunkituta ekarri du gogora Donostian izan zela ETAk bere jarduera terrorista amaitzeko erabakia hartu eta gutxira. “Ezin izan zion emozioari eutsi euskal sozialisten maitasuna eta esker on zintzoa jasotzean. Izan ere, hari eta beste batzuei esker jakin genuen etapa berri bat hasiko zela guretzat, bizkartzainik eta mehatxurik gabeko bizitza aske bat. Inoiz ez dugu ahaztuko bakea lortzeko egin zuen ekarpena”.

Gascok gogorarazi du, halaber, Pérez Rubalcaba politikari handia izateaz gain eguneroko bizitzako arazoei erantzuteko eta, adibidez, Donostiak aurrera egiteko ere ahalmen handia izan zuela. “Barne-ministroa zela, Martuteneko espetxearen lekualdatze-prozesua abiarazteko akordio bat lortu zuen Udalarekin. Akordio horri esker, Txomin auzoko bigarren fasea garatu ahal izango da, eta presoen bizi-baldintzak hobetu ahal izango dira. Halaber, Polizia Nazionalaren egoitza Aldapetatik Aldunaeneko eremura lekualdatzea onartu zuen ministroa izan zen. Horri esker, San Bartolome inguruko garapenei eta Amara Zaharra berroneratzeari ekin ahal izan zaie.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE