Garbiketa zerbitzuko langileek txoke-plan bat egin dute gaur goizean Herrera pasealekuan, pasabidean eta RENFEko geralekurako eta Ermitako Biderako sarbideetan.
Lan hauek egin dira: ingurua oro har garbitu, ingurunean hondakinak eta zaborrak kendu, estoldak garbitu, espaloi eta eskaileretan landaredia eta berdeguneak kendu, eta grafitiak ezabatu, batez ere geralekuko pasabidean.
Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak garbiketa zerbitzuek egindako lana goraipatu du, "azkenaldian herritarrek egindako eskaera baten aurrean". Ez da txoke-plan bakarra izango, datozen egunetan hiriko beste gune batzuek garbiketa-indargarri bat izango baitute ".