Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 29

LARUNBATEAN 29 HAUR SAHARAR IRITSIKO DIRA DONOSTIARA “OPORRAK BAKEAN” PROGRAMAREN BARRUAN

Datorren larunbatean, uztailak 2, Mendebaldeko Saharako 29 neska-mutil iritsiko dira Donostiara, “oporrak bakean” disfrutatzera, Aljeriako desertuaren erdi-erdian dagoen Tindufeko errefuxiatuen kanpalekutik urruti. Aurten, guztira, Mendebaldeko Saharako 323 neska-mutiko iritsiko dira Euskadira, eta horietatik 111 Gipuzkoako herri desberdinetan hartuko dituzte.

Bilboko aireportura iritsiko dira lehenik, eta handik, San Telmo Museoaren aldamenean kokatuta dagoen Haimara hurbilduko dira; bertan, Donostiako beren harrera familiekin elkartuko dira. Aurreko urteetan etorri izan diren neska-mutilak beren harrera familiekin elkartuko dira berriro, eta lehen aldiz iristen diren txikiek udako hurrengo hilabeteetan beren familia bilakatuko direnak ezagutuko dituzte.

Lankidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak adierazi du “Aljeriako desertuan errefuxiatuen kanpalekuetan jaio diren neska-mutil hauek jasan behar izaten dituzten bizi baldintza gogorrak arintzea da ekintza honen helburua. Neska-mutil hauek dituzten premia garrantzitsuenen artean oinarri-oinarrizkoenak daude, alegia, elikadura arlokoak, osasun arlokoak eta hezkuntza arlokoak. Baldintza gogor horien arrazoiak ondorengoak dira: tenperatura kontraste handiak, ura eskuratzeko zailtasunak, ziurtatzea lortzen ez duten bizimodu baten behin-behineko antolamendua, baliabide propio urriak eta nazioarteko elkartasunak eta giza laguntzak irauten duten bitartean bakarrik bermatua duten bizi iraupena.”

Agirrezabalagaren hitzetan, hauxe da beste helburu bat: “beste kultura batzuk, beste sinesmen eta ohitura batzuk, pentsatzeko modu zeharo desberdinak... dituzten herritarren artean anaitasun loturak estutzea. Horren bidez, Donostiaren eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Bojador hiriaren arteko anaitasuna estutzea eta sendotzea lortuko dugu.”

Dagoeneko 30 urte beteko dituen “Oporrak Bakean” programari esker, Sahara Mendebaldeko neska-mutilen osasun egoeraz arduratuko gara, basamortuak eskaintzen ez dizkien gauzak ezagutaraziko zaizkie, itsasoaz disfrutatuko dute, gurea bezalako hiri baten benetako funtzionamendua ezagutuko dute, Donostiako neska-mutilekin batera arituko dira egunero eta abar.

10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek gutxi gorabehera bi hilabeteko oporraldi bat igaroko dute ekintza honetan erabat beren borondatez laguntzen duten Donostiako familietan, eta une oro, Oporrak bakean programako arduradunaren arreta eta aholkularitza jasoko dute, baita horretarako bereziki kontratatutako itzultzailearen laguntza ere.

Familiak, aurrez ohartarazita eta udalaren baimena dutela, adingabeen egokitzapen aldia egokia izan bada eta ez badago galarazten duen medikuntza arazorik, Estatuko edozein tokitara joan daitezke oporretara.

Familiak bere gain hartuko du Saharako neska-mutilaren egonaldi osoa, familiako kide bat gehiago balitz bezala, baina beti programako arduradunaren eta kontratatutako itzultzailearen laguntza izango du, aholkuak eta babesa jasotzeko eta aisialdi jolas arloko jarduera batzuk antolatu ahal izateko.

Kanpalekuetan dituzten bizi baldintza gogorrak kontuan izanik, komenigarria da Saharatik etorritako adingabe guzti-guztiei azterketa mediko orokor bat egitea. Belarri infekzioak, parasitoak edo anemia arazoak nahikoa arruntak dira. Udaleko osasun zerbitzuen programan pediatrek eta erizainek duten partaidetzari esker eta Osakidetzari esker antola daitekeen programaren parte hau funtsezkoa da neska-mutil hauen guztien bizi kalitatea hobetzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE