Alarma-egoerak eragindako geldialdiaren ondoren, Bera Bera hiritartzeko lehen faseko lanei berrekin zaie, Aiete auzoan.
Marisol Garmendia, Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, "osasun-krisiaren garaia gaindituta, aurretik hasitako obra horri ekingo diogu berriz ere, eta horrek eremu horretan oinezkoentzako ibilbideak sendotzea ekarriko du, zerbitzu-sareak hobetuz, saneamendua hobetuz eta ur beltzen eta euri-uren sarea bereiziz, eta, horretarako, zangak ireki beharko dira".
Lehen fase honetan, barruko eraztunetako bat dago, Hegaztien eta Arbustoen pasealekuek osatzen dutena. Espaloietako zintarrien lerrokadura ere hobetuko da, eta Donostiako baldosa hexagonala izango dute; horrez gain, badenak hobetuko dira, eta txirrindularien irisgarritasun- eta komunikazio-arazoak konponduko dira.
Bera Bera berrurbanizatzeko lanak 8 hilabeteko epean egingo ditu Altuna y Uria enpresak, eta 1.412.803 euroko aurrekontua izango du.
Bigarren faserako, Donostiako Atletikoren ondoko aparkalekuen eta merkataritza-gunearen inguruaren jarduketa geratzen da. Bertan, espaloiak hobetu eta zabalduko dira, zirkulazioa 30 zonen bidez baretuz eta galtzadaren zabalera murriztuz.