Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 OTS 08

NORIA BERRIRO DONOSTIAN IZANGO DA DATOZEN GABONETAN

Atrakzioan 90.000 bidaia erregistratu dira Alderdi Ederren jarrita egon den denboran. Otsailaren 10 arte ibili ahal izango da bertan

Gabon hauetako atrakzio nagusia, Gabonetako Merkatuaren barruan programaturiko jardueren esparruan, Alkateordetzak antolatuta, Alderdi Ederreko lorategietan jarritako 50 metroko diametroko noria, azken egunetara itxi da, eta balantzea oso positiboa izan da, 90.000 lagun ibili baitira bertan abenduaren 1etik otsailaren 7ra bitarteko denboraldian.

Datorren urtean berriro ere noria jarriko dute Donostian, eta egungoa baino diametro handiagoko noria bat kontratatzeko aukera aztertzen ari dira.

Abenduaren 1ean inauguratu zen Donostiako Gabonetako Merkatua, eta egun horretan ibili zen jende gehien, eta, ondoren, abenduak 6, 7 eta 8ko zubiko egunetan. Erabiltzaile gehienak 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara bitartean ibili dira. Egindako bidaiatatik 29.000 2 €-ko tarifa murriztuko egunetan egin ziren eta gainerako 61.000 5 €-ko tarifaren truke.

Noriaren arduradunekin Donostian atrakzioa kokatzeko aukera negoziatzerakoan, erabileraren arabera enpresak Udalari ekarpen ekonomikoa egiteko aukera ere irekita utzi zen. Azkenik, emaitzak positiboak izan direnez, noriaren jabeek 40.000 euro utzi dituzte udaleko diru-kutxan.

Aurten noria batu zaio duela urte batzuetatik hona Cervantes plazan, On Kixote eskulturaren gainean jartzen den argi bola erraldoiari.

Alkateordetzaren helburua izan da hirigunean Gabonetako eremu bat jartzea, hots, Frantzia pasealekuaren eta Alderdi Ederren artean, tokiko merkataritzari balioa emanaz salmentarako egun oso garrantzitsutan, eta Donostiako Gabonak turismoa erakartzeko elementu bilakatzea.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE