Ekainak 23an, 12:30etan, Cemei eraikinean, informazio-saioa egingo da interesatuta dauden gazteek dituzten zalantzak argitzeko. Horretarako, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da; izen-ematea Donostiako Sustapenaren web orriaren bitartez egin behar da.
Aktibatu diren lehenengo bekak Global Training nazioartekotze-bekak izan dira, DonostiaUP! Planaren baitan sartzen direnak, 30 urtetik beherako gazteen artean enplegua sustatzeko eta langabezia-tasak murrizteko helburuarekin. Beken programa horrek merkatuan eta unibertsitateko titulazioa nahiz goi-mailako lanbide-heziketa duten gure gazteen eskuragarri mekanismo ahaltsu bat jartzen du, atzerrian, enpresetan eta erakundeetan, euren profil akademikoarekin eta lanbide-profilarekin lotutako jardueratan eta proiektuetan, gutxienez, sei hilabetez praktika ordainduak egiteko aukera eskainiko dietena.
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoko Ernesto Gasco zinegotziak beka multzo honekin “talentua itzultzeko eta enpresa-ehun donostiarrari laguntzeko konpromisoa ere hartzen dugula” azpimarratu nahi izan zuen. Ildo horretatik, lan-saioak antolatuko dira bekadunek, behin praktikaldia amaitutakoan, “tokiko enpresekin merkatu atzerritarrei dagokienez berenganatutako esperientzia eta ezagutza konpartitzeko eta, horrela, lankidetza berriak eta nazioarteko negozio-aukerak sustatu ahal izateko” azpimarratu zuen.
Enpresa eta erakunde atzerritarrek eskaintzen dituzten praktikek gazteei euren lanbide-prestakuntza hobetzea eta etorkizunari begira lan-mundura sarrera erraztuko dieten nazioarteko sareetan lanean hastea ahalbidetuko diete. Proiektuak anitzak dira –merkatu-prospekzioak, marketin- eta komunikazio-funtzioak, turismoaren garapena, produktuaren eta teknologiaren garapena, I+G+B eta abar– eta, baita, bilatzen diren profilak ere: ingeniariak; komunikazioetan, ekonomian, kimikan… lizentziatuak. Xede-herrialdeen artean honako hauek aurki ditzakegu: AEB, Erresuma Batua, Ekuador, Hegoafrika, Argentina, India, Kanada, Polonia, Austria, Brasil, Haiti edo Alemania.
Gazteek toki-, eskualde- edo lurralde-garapena ikuspegitzat duten proiektuetan hartuko dute parte, Europako nahiz nazioarteko sareetan eta erakundeetan parte hartuko dutenetan edota Donostialdeko enpresen nazioartekotzea bultzatuko dutenetan. Bekak, gutxienez, sei hilabeteko iraupena edukiko du eta hilean 1.359 euroko ekarpen ekonomikoa. Eskatzen diren baldintzak honako hauek dira:
Aurreko deialdian atzerrian praktikak egiteko beka eskuratu zuten pertsonen %55ak baino gehiagok lan-merkatuan sartzea lortu zuten.
Donostiako Sustapena - Global Training 2016-2017 beketarako izena emateko epea 2016/06/30era arte irekita egongo da. Izen-ematea www.fomentosansebastian.eus edota www.globaltraining.eus. web orrien bitartez egin behar da. Beharrezko dokumentazioa epe horren baitan entregatu beharko da paperezko euskarrian Donostiako Sustapenak Victoria Eugenia Eraikinean (Erregina Erregentearen kalea, 8, Donostia) duen jendearen arretarako bulegoan.
Uda ondoren, Donostiako Sustapenak gazte donostiarrentzako urtero abian jartzen dituen 40 nazioartekotze-bekak eskuratzeko epea irekiko da.