Hirigintza Sostengagarrirako Zinegotzi Ordezkari Enrique Ramos sozialistak Hiri Ondasun Eraikiak Babesteko Plan Berezia (HOEBPB) berrikusteko lanen eskaera sinatu du, eta Chavarri y Asociados arkitektura estudioak egingo du, 20.872 euroko zenbatekoan (BEZa barne).
Ramosek adierazi du “onartutako HOEBPBtik kanpo geratutako eraikinetako fitxen berrikuspen integral bat dela, eraikin horiek, beren arkitektura ezaugarriak direla eta, eskatutako aldaketaren barruan sartu daitezkeelako. Horrez gain, berrikusi nahi da HOEBPBk dagoeneko babestutako eraikinetan esku hartzeari buruzko araudia, batzuetan klausulak oso zorrotzak baitira lokalak birgaitzeko edo antzeko jarduerak egiteko”.
HOEBPBren berrikuspenak sei hilabeteko iraupena izango du, eta bost fasetan egingo da:
Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, prozesu hau “elkarlanean egingo da hainbat elkarterekin –hala nola Ancora eta Ondarearen Aldeko Elkartea–, Arkitektoen Elkargoarekin eta Arkitektura Eskolarekin, baita udal talde politikoekin ere”.
Prozesuari lotuta, Enrique Ramosek iragarri du hurrengo asteko Gobernu Batzarrak lizentziak etetea onartuko duela, Ondarretako lorategi hiria (I) eremuan, “Ondarretako txaletetan, alegia”. Egoera desegokiak sor ditzakeen hutsune bat saihestu nahi da; izan ere, azkenean, eremu horrek, bere horretan, multzo babestuaren adierazpena jaso dezake. Legeak dio eremuak edo erabilerak babes daitezkeela. Ez da hori, ordea, Miracruz 19ko kasua”.
Ramosek esan du azken aldian polemika iturri izaten ari diren bi txaletek ez dutela jaso oraindik ez eraisteko lizentziarik ez eraikitzekoa, biak eskatuta egon arren.
Juan Carlos Cuevas hirigintzako zuzendariak gogoratu du, bestalde, HOEBPBtik kanpo geratutako 200 fitxen artean, "erdia baino gehiago Alde Zaharrekoak ziren, Eusko Jaurlaritzak kategoria goreneko babesa eman baitio multzoari. Beste hirurogeita hamar inguru, berriz, dokumentutik kanpo geratu ziren, eta berrikuspen honetan aztertuko dira”.
Cuevasek adierazi duenez “ematen du Udalak ondarea hondatu nahi duela baina ez da horrela, inondik ere, izatekotan, guztiz kontrakoa da. Izan ere, 1.300 eraikin baino gehiago daude babestuta eta herritarren artean eztabaida eragin duten gutxi batzuk geratu ziren soilik HOEBPBtik kanpo.”
Hirigintzako zinegotziaren ustez, HOEBPBren berrikuspenak "ontzat ematen du HOEBPB, eta, gehienez ere, babes hori zabaltzeko aukera aztertuko du kanpoan geratu ziren eta xehetasunez aztertuko diren beste eraikin batzuetara."