Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 UZT 01

HERRITARREI IREKITA BLAS DE OTERO PLAZA BERRIA

Donostiako alkate Eneko Goia eta Hirigintza Sostengagarriko eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Enrique Ramos izan dira zaharberritze lanen ondoren Blas de Otero plaza irekitzeko ekitaldian. Eremuaren diseinua okasiorako antolatutako parte hartze prozesuan herritarrek eginiko proposamenetan oinarritu da.

Plazan gauzaturiko esku-hartzearen kostua miloi bat euro ingurukoa izan da, eta azken urteetan haren erabileran gailentzen zen aparkalekua kentzea ekarri du berekin, hala bizilagunek berriz ere erabili eta goza dezaten ahalbidetuta.

Blas de Otero plaza berriak 3.875 metro koadroko azalera du, eta gune bakar baten modura diseinatu da, zoladura bera jarrita espazioa osoan (baldosa hidrauliko hexagonal zuria eta hormigoizko lauza); dena dela, zenbait eremu bereizi daude bertan.

Hainbat kirol praktikatzeko pista bat jarri da plazaren gainerako guneetatik babestuta, gunearen beste erabilera batzuekin gatazkan ez sartzeko; fitness eremu bat ere jarri da, adinduek jarduera fisikoa egin dezaten, ikusi baita halakoek harrera oso ona dutela hirian.

Horretaz gain, lorategia ere jarri da, perimetro osoa hartzen duen eserleku luze batekin; haren erdigunean plazan lehendik zegoen akazia utzi da, eta beste bost ale gehiago erantsi zaizkio. Plaza azpian soto bat egoteak baldintzatu egiten ditu tamaina eta espezie mota, eta akaziak beharrezko baldintzak betetzen ditu.

Plazak, bestalde, bere kasa garbitzen den komun bat ere badu, altzairu galbanizatu eta kristal tenplatuzkoa, baita perimetroa babesteko baranda bat ere, altzairu galbanizatuzko hodiekin eginikoa. Horretaz gain, led argi berriak jarri dira, inguruari egokituak, energia kontsumoa optimizatzeko.

Plazaren ingurunean esku-hartze handia egin da azken aldian; ondorioz, itxura berria du Egia-Mandasko Dukea eremuak. Honako hauek izan dira esku-hartzeak: Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren sorrera; Nestor Basterretxea plaza berria; lurpeko pasabidearen birmoldaketa; autobus geltokiaren sorrera, eta Musika eta Dantza Eskolaren handitzea, hain zuzen Blas de Otero plazaren azpian.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE