Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 UZT 01

HERRERAKO KIROL PISTA ETA APARKALEKUA, ZABALIK

Gaurtik aurrera, ostirala, zabalik dituzte herritarrek Herrerako kirol pistak eta lurrazaleko aparkalekua.

“Garai batean saihesbideak Herrerarantz zuen irteeratako batean eginiko lan bat da" adierazi du Enrique Ramos Proiektu eta Obren zinegotziak. “Leku bat berreskuratu dugu auzoarentzat, inguruko herritarrek dituzten beharrei erantzuteko, eta aparkatzeko beste leku bat izateaz gainera, kirol eta aisia eremu berri bat izango dute duela gutxi zabaldu den Arrobitxulo parkearen ondoan".

Lanak 2015eko abenduan adjudikatu zitzaizkion URBYCOLAN SL enpresari, 282.664,40 euroko zenbatekoaz (BEZ barne). Lizitazio aurrekontua 356.542,02 € izan zen (BEZ barne), eta beherakada % 21ekoa izan zen, horrenbestez.

Ramosek adierazi du aparkalekuak baterian aparkatutako 55 ibilgailurentzako tokia duela, eta motoentzako eremu bat, Adif-en zubibidearen azpian. 137 metroko azalera lineala du.

“Beste elementu aipagarria kirol eremua da, 20 metro luze eta 10 metro zabal den saskibaloi pista batekin” erantsi du Proiektu eta Obren ordezkariak. “Azalera bat gorde dugu etorkizunean erabilera anitzeko kirol eremu bat ipintzeko, 25x13,5 metro ingurukoa”.

Gainera, egoteko eta paseatzeko eremu bat sortu da, Jose Elosegi Alkatea kalearekin konektatuta dagoena. 6 eserleku, edateko ureko iturri bat eta bederatzi led argi ditu. Lanak aprobetxatuz, Peruene Berri 7 eta 8 zenbakien pareko eremuaren urbanizazioa hobetu da, Helduen Eskolarako sarbide berri bat eginez, pasarela berri bat eraikiz. Hormigoizko egitura bat da, 18 metro luze eta 2,5 metro zabal.

Ramosek nabarmendu nahi izan duenez, “Arrobitxulo parkera doen pasarelatik, auzotarrek proposatuta, eskailera bat eraiki da saskibaloi pistara zuzen jaisteko. Herritarren proposamen egoki bat izan da, proiektuak aurreikusten ez zuena eta 14.000 euroko inbertsio gehigarri bat eragin duena, ondo erabilitako dirutzat duguna, nolanahi ere”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE