Larratxoko parke publikoa hobetzen ari da Donostiako Udala, Hiri Mantentzeko eta Bide Publikoetako Atalaren bidez. Hala, laster azalera handiagoa hartuko du.
Bien bitartean, elementu berriak ezartzen ari dira, txikien gozamenerako. “Jende asko bizi da inguru hartan, eta, hain zuzen ere, ez du haur jolastoki gehiegi", adierazi du Bide Publikoetako zinegotzi ordezkari Miguel Angel Díezek. “Hortaz, egun hauetan, jostailu berriak ezartzen ari dira, eta zinez espero dugu auzoko umeei gustatzea".
Hain zuzen ere, zabu bikingo bat ezartzen ari dira, eta bost umek erabil dezakete batera, soka lodi batean zutik ala eserita batera kulunkatzeko. Antzeko bat dago Aieteko parkean, eta arrakasta handia du erabiltzaileen artean. J
olasteko bi panel interaktibo ere jartzen ari dira txikienentzat, eta aulki gurpildunean doazen haurrentzat ere egokituta daude. gurpil bat mugitu behar dute neska-mutilek, bola batzuk labirinto antzeko ibilbide batetik gidatzeko.
Noria bat ere instalatzen ari dira, gora igo, bueltaka aritu eta abarrerako. Bi metro garai da, eta sokazko egitura bat da, umeak gora eta behera ibili eta ondo pasatzekoa.
“Dagoeneko Larratxo parkean diren jostailuak osatzen dituzte elementu berri hauek, hau da, haur txiki eta handiagoentzako zabuak, malgukiak, txirrista eta eskaileradun eta txirristadun dorre bat”, adierazi du Díezek. 100.000 euro da, gutxi gorabehera, haur jolastoki hori handitzearen aurrekontua. Egunotan, zorua egokitzen ari dira, eta datozen egunetan ezarriko dituzte jostailuak.