Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 MAI 13

"GUZTIONA" KLUSTERRAREN EGINKIZUNA PARMAKO UDALEAN HARTUA IZAN DA

Producto Producto Producto Producto

Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren ordezkaritza Parmako Udaletxean izan da gaur, eta Cristiano Casare Ekonomia Garapeneko assessore zinegotziak egin dio harrera, Unibertsitateko, Merkataritza Ganberako eta nekazaritzako kontsortzioko (Parma Alimentare) ordezkariekin batera, sukaldaritza osasungarria sustatzeko helburuarekin.

Casarek eskerrak eman dizkie bisitarengatik, une honetan Parma gastronomiaren hiritzat hartua baitu UNESCOk. Donostiako homonimoak, Ernesto Gascok, Donostiako errealitatearen berri eman du, eta per capita errenta Espainia osoko altuena duela esan du. Gascok azpimarratu du langabezia-tasa %11koa dela, herrialde osoko %20koaren aurrean. Halaber, turismoaren, unibertsitatearen eta kulturaren garrantzia nabarmendu du, aurten Kulturaren Europako Hiriburutza ospatuko dutela azpimarratzearekin batera.

Arratsaldean, Almara joan dira, Italiako Sukaldaritzaren Nazioarteko Eskolara, eta, han, Basque Culinary Center-en esperientziarekiko interesa erakutsi dute.

Jardunaldi horren aurretik, Donostiako misioa Cibus 2016 Nekazaritzako Elikagaien Azokan izan zen, Italia mailan ez ezik, Europa osoan ere erreferentea den sektorearen erakusleiho handia. Bereziki, tokiko produktuen sustapenean eta merkaturatzean interesatu ziren, Italiako zona ezberdinetako nortasun-ezaugarri bihurtu baitira mundu osoan. Gauza da prozesu horiek egiaztatzea, tokiko gure produktuak sustatzean aplikatzeko, "kilometro 0" deitzen direnak instituzioen laguntzarekin bultzatzen ari direnean.

Eginkizun komertzialean honako elkarte hauetako ordezkariak aurkitzen dira: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Baserriko Uzta (sagar eta kiwi ekoizleak), Ondazarte-Gain (esne-ekoizleak), Laiatek, Lur Zuri, IBE Xare, Gure Elikagai, Basque Culinary Center, Gureak Ostalaritza, SS Food, GIPUZKOAKO Ostalaritza Elkartea eta sektore turistikoko ordezkariak; hala nola, Maria Cristina eta Amara Plaza hoteletako zuzendariak, Turista Gastronomikoa enpresa, Tecnalia Fundazioa, Merkataritza Federazioa eta Cebanc. Horiekin batera joan dira, baita ere, udal talde politikoetako ordezkariak: Jaime Domínguez, Ogasuneko zinegotzia (PNV/EAJ); Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako eta Turismoko zinegotzia (PSE-EE); Josu Ruiz (EH BILDU); eta Miren Albistur (PP).

Cibus 2016 azoka

Cibus 2016 azoka elikadura-sektorearen hitzordu garrantzitsua da nazioarte-mailan. Edizio honetan, 10.000 produktutik gora pilatzen dira Parman, 55 herrialdetako 2.700 etxe komertzialen bitartez. 120.000 metro karratuko azalera hartzen du azoka-barrutiak, eta 79.000 bisitari gerturatzea espero da. Kopuru horiek bi urtez behin egiten den azoka honek sektorearentzat duen garrantzia bermatzen dute, bai berrikuntzak eta produktu berriak ezagutzeko, bai harreman komertzial berriak egiteko azokak eskaintzen dituen aukerak lortzeko.

Bidaia amaitzeko, ordezkaritzak parmigiano eta prosciutto gaztak egiten dituzten bi fabrika bisitatuko ditu, tokiko gastronomiaren izarrak mundu-mailan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE