Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 06

GASCOK GEHIENGO AURRERAZALEA ESPERO DU DONOSTIA ZUZENTZEKO

Producto Producto Producto

Donostiako alkategai Ernesto Gasco sozialista “datozen lau urteetan Donostia zuzentzeko gehiengo aurrerazale” bat osatzearen alde agertu da. Gascok Amara Berri auzoko Celestino Martiarena eta Luis Iglesias parkean aurkeztu ditu bere proposamenak, eta, adierazi duenez, “duela bi aste, hiria indar aurrerazaleek zuzendu behar zutela adierazi zuten donostiarrek hauteskundeetan. Donostia berriz ere gizarte- eta lurralde-kohesioa bermatuko duen aurrerapen-hiria izan dadin nahi dugu. Horixe da sigletatik haratago eskaintzen dugun hautagaitza".

Ildo horretan, alkategai sozialistak gaineratu duenez, “Donostiako aurrerapenaren bermea gara, eguneroko bizitza kudeatzera mugatzen diren alderdi kontserbadore eta tradizionalen aurrean”.

Gascok adierazi du datorren legegintzaldiak auzoena izan behar duela. “150 proposamen baino gehiago ditugu Donostiako auzo guztietarako. Batzuk tamaina handiko proiektuak dira, eta beste batzuk, berriz, egunerokoagoak, auzoetako azpiegiturak hobetzera bideratuak, hala nola peatonalizazio berriak, aparkalekuak, alokairu-erregimeneko etxebizitza sozialen programa berriak eta tokiko merkataritza babesteko programak”.

Zehazki, Amara Berri auzoari dagokionez (“hiriko jendetsuena”), maiatzaren 26ko hauteskundeei begira defendatuko dituzten hainbat jarduketa aipatu ditu Ernesto Gascok.

“Amararako hogei bat jarduketaren artean, Antso Jakitunaren hiribidearen birmoldaketa azpimarratu beharra dago, baita Metroko igarobideari esker trenbide-lautada lurperatzean Errondon sortuko diren aparkaleku-plaza eta atseden-eremu berriak ere”.

Amararako beste proposamen batzuen artean, honako hauek azpimarra daitezke: Pio XII.aren plazaren eta Karlos I.aren hiribidearen ingurunearen hobekuntza, kafetegia izango duen zerbitzu publiko bat Araba parkean, Francisco Escudero Erdi Mailako Kontserbatorioaren kokapena Familia Santuaren kalearen inguruan, etxebizitza-zuzkidura berria Autonomia kalearen amaieran (Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan), Ikasketen plazaren eta Olaeta plazaren birmoldaketa, Gregorio Ordoñez kalearen peatonalizazioa aparkaleku-plazak murriztu gabe, kultur etxe berria Anoeta berrian edo gobernu-ordezkariordetzaren eraikinean, Gasca kiroldegia ordeztuko duen erabilera anitzeko pabiloi berria Anoetan, eta erabilera berriak Illunben.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE