Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 12

GASCOK ERABATEKO BERDINTASUNA ALDARRIKATU DU, ETA EMAKUMEENTZAKO ENPLEGU PLAN BAT IRAGARRI DU

Producto Producto Producto

Donostiako alkatetzarako hautagai Ernesto Gasco sozialistak emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna aldarrikatu du, eta genero, sexu, jatorri edo mailagatiko diskriminazio oro baztertu du.

Gascok ekitaldi politiko bat egin du Clara Campoamor plazan, bere hauteskunde-zerrenda osatzen duten emakume hautagaiak ondoen zituela, hots, Marisol Garmendia, Cristina Lagé, Ane Oyarbide eta Duñike Agirrezabalaga. Azken horrek zuzendu du, hain zuzen ere, emakumearen eta berdintasunaren arloko zinegotzitza legegintzaldi honetan.

“Gaur atzo baino hobeto gaude berdintasunaren arloan, baina oraindik ez da bide osoa egin”, azpimarratu du Ernesto Gascok. “Oraindik ere, emakume izatea baldintzatzaile negatiboa izan daiteke lana aurkitzeko edo baldintza berdinetan soldata bera kobratzeko. Nik Donostia berdinzale bat, inolako diskriminaziorik gabeko Donostia bat eta, jakina, emakumeen aurkako inolako indarkeriarik gabeko Donostia bat nahi dut”.

Gascok adierazi duenez, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi gisa duen eskumenean oinarrituta, emakumeentzako enplegu-plan bat prestatu du. “Ez gara konformatuko Euskadiko langabezia-tasa txikiena eta Espainia osoko txikienetako bat izatearekin. Enplegu-plan espezifiko bat prestatu dugu langabezia-tasarik handiena duen ekialdeko eremurako, eta emakumeak eta luzaroko langabeak hartuko ditugu bereziki kontuan”.

Halaber, adierazi duenez, Francisco Escudero erdi-mailako egungo Kontserbatorioa beste leku batera eramatea lortuz gero, gaur egun Okendo kaleko lokal batean dagoen Donostiako Emakumeen Etxea Kontserbatorioaren Easo kaleko egungo eraikinean koka liteke.

Ernesto Gascok arrosa gorri batzuk utzi ditu Clara Campoamorren omenezko eskulturan, eta zin egin du jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuari alarguntasun-pentsioei eusteko eta pentsio horiek duinak izateko eskatzen eta horretan laguntzen.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE