Ernesto Gasco Donostiako alkatetzarako hautagai sozialistak datozen urteetarako hirian 6.000 etxebizitza berri eraikitzeko plana iragarri du.
“Amaitzear dagoen legealdi hau, etorkizunari begira hiri-eredu bat garatu eta planifikatzeagatik nabarmendu dela” azpimarratu du Ernesto Gascok Txomin Eneako Ibai Parkean egindako ekitaldi batean. “Hirigintza iraunkorreko eredu hori ari gara defendatzen Donostiako sozialistak. Eredu horrek Txomin sozialki lehenera ekarri du, auzoak ibaiari bizkarra eman gabe etxebizitzez, berdegune zabalez eta parkez osatutako ekoauzo bihurtuz. Gainera, Europar Batasunaren laguntzari esker garatutako energia-kudeaketako eredu aurreratu bat —hiriko lehen District Heating-a— dauka”.
Hautagai sozialistak hauxe adierazi du: “datozen urteetarako 6.000 etxebizitza eraikitzea proposatzen dugu. 4.000 guk kudeatu dugun Hirigintza arlotik jada planifikatutako garapenetan, eta beste 2.000 Loiolako kuarteletan.
Datozen urteetan eraikiko diren etxebizitzen artean honako hauek daude: Txomin Eneako bigarren fasea —baldin eta Martuteneko kartzela beste leku batera eramaten bada—, eta Infernu, Aldakoenea, Antzita, Sarrueta, Esnabide, Illarra, Loiola auzoko Lorategi-hiri, Añorga edo Herrerako antzinako futbol-zelaia zegoen lekuan eraikiko diren etxebizitzak.
Gainera, Altzan, Intxaurrondon, Manteon eta Ondarreta inguruan gazteentzako zein adinakoentzako zuzkidura-apartamentuen hainbat programa aurreikusi dira.
Ernesto Gascok gogoratu du, duela gutxi BOEko etxebizitzak eskuratzeko baremoak onartu direla. Izan ere, ez dira zozketa bidez esleituko, baizik eta hainbat baldintza hartuko dira kontuan etxebizitza horiek banatzeko; adibidez, Donostian gutxienez bost urtez erroldatua egotea, eskatzaile-zerrendan hainbat urtez egotea, diru-sarreren errenta edo familia-unitateko kide kopurua. programa aurreikusi dira.