Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 UZT 04

ETXEGINTZAK BOE BATEN EMAKIDA KENDU DIO ESLEIPENDUNARI, INTERNETEN ALOKATZEN ZUELAKO

Donostiako Etxegintzak Antigua-Aiete eremuan gazteentzako dauden zuzkidura apartamentuetako baten maizterrari emakida kendu dio, hauteman baitu esleipendunak apartamentu turistiko moduan alokatzen zuela, Interneten iragarrita.

Beharrezko ikerketa guztiak egin ondoren, egiaztatu ahal izan da esleipendunak Interneteko higiezinen atarietan iragartzen zuela bere BOEren alokairua. Horrenbestez, bide zibiletik jardutea erabaki, eta maizterrari burofax bat bidali diote, jakinarazteko berralokatzea kontratua suntsiarazteko moduko arrazoia dela eta prozedura hori martxan jartzera doazela.

Irekitako beste bide bat administratiboa da. Horren ondorioz, esleipendunak 3.000 €-tik 20.000 €-ra arteko zigorra jaso dezake, isun moduan.

Enrique Ramos Hirigintza Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, “neska honi apartamentu publiko bat egokitu zitzaion alokairuan, eta berralokatzea beste ideiarik ez zaio bururatu, Interneten iragarrita. Gainera, jarduera ekonomiko bat egikaritzen ari da, dagokion lizentziarik gabe”.

Ramosek adierazi duenez, “oso gauza larria dela iruditzen zaigu; eta, horrenbestez, eskura ditugun mekanismo guztiak aplikatuko ditugu era honetako egoerak berriz gertatzea saihesteko. Pertsona ugari dabiltza etxebizitza bila, bereziki gazteak, eta ezin dugu onartu BOE bat egokitu zaienak negozioa egiten ibiltzea.

ETXEGINTZAK BERE ETXEBIZITZEN IKUSKARITZA LANARI EKIN DIO

Pinu Bideko apartamentu batean hautemandako egoera hori ikusita, Enrique Ramos Hirigintza Sostengagarriko zinegotziak Etxegintzaren apartamentuak eta etxebizitzak fisikoki ikuskatzeko agindu du, egiaztatzeko ea baden beste berralokatze kasurik eta ea maizterrek kontratuan xedatutako baldintzak betetzen dituzten.

Ramosek adierazi duenez, “gauza bat da esleipendun batek bere etxebizitza adiskide edo senitartekoren bati uztea, bera bidaian edo oporretara doan bitartean, gauza berezi gisa, baina ez modu arranditsuan, argazkiak iragarriz eta hiriaren titulartasunekoa den etxebizitza baten errendimendu ekonomikoa bilatuz”.

“Interneteko atarietan kontrola egin behar dugu, aztertzeko ea baden hautemandakoa bezalako beste kasurik, etxebizitza publikoen alokairuak iragarrita dituena”, adierazi du Enrique Ramosek.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE