Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialista Ernesto Gascok adierazi duenez, “apirilaren 28 honetan Alderdi Sozialista da progresista guztientzako itxaropena. Donostiak, Gobernu sozialista batekin, oraindik gauzatzeko dituen bere proiektu estrategikoetako asko jarriko ditu abian, besteren artean, Abiadura Handiaren iritsiera, Loiolako kuartelak eta Monpaseko pasabidea.”
Altza auzoan izan da Gasco, Diputatuen Kongresurako bigarren hautagai sozialista María Luisa García Gurrurtxagarekin batera. Harrobieta plazan herritarrei eskatu die “bozkatzeko, funtsezkoa baita auzoek parte hartzea eta indarrez gainera, herrialde honen aurrerabidea ziurtatzeko. Apirilaren 28an Alderdi Sozialistari botoa ematea da kohesio sozialean, bizikidetzan aurrera egiten jarraitzeko bermea, hausturak eta banantzeak saihesteko.”
Bere aldetik, Diputatuen Kongresurako hautagai María Luisa García Gurrutxagak adierazi duenez, “apirilaren 28an jokoan da gure etorkizuna, eskuinaren inboluzio sozial eta politikoaren eta Pedro Sánchezen Gobernuaren aurrerabide eta elkarrizketaren artean aukeratu behar baitugu. Desakordioaren eta akordioaren artean aukeratu behar dugu.”
“Sozialista espainiarrak, euskaldunak eta donostiarrak prest gaude. Eman dugu ezagutzera gure agenda datorren legealdirako. Ez da ez agenda euskalduna ez espainola, herritarren eta herritarrentzako agenda bat baizik, donostiarrak barnean direla. 110 neurri dira arlo hauen inguruan egituratuak: hezkuntza, gizarte-ongizatea, osasuna, zientzia eta teknologia, feminismoa eta aukera-berdintasuna, lan duina eta pentsioak, guztion eskubideak eta askatasunak ahaztu gabe” adierazi du.
Alkatetzarako hautagai sozialistak Altzan esan duenez, “datorren legealdiak auzoei dagokiena izan behar du. Hiriko lurralde- eta gizarte-kohesioa eraldatu eta hobetu behar dugu, eta horretarako funtsezkoa da arazo estrukturalak konponduko dituzten ekintzak ezartzea, zenbait kasutan, urteak enkistatuta dirautenak”
Zentzu horretan, María Luis García Gurrutxagak adierazi duenez, “apirilaren 28ko aurrerabidearen aldeko botoaz gain, beharrezkoa da gainera Udalean gehiengo sozialista lortzea Ernesto Gasco izan dadin alkate, donostiar guztien alkate, hiriaren eta bertako auzoetako bakoitzaren eta guztien ikuspegia jasotzen duen alkate. Udalean argia izan da nire konpromisoa eta, hautatua izanez gero, Kongresutik argia izaten jarraituko du hiriaren eta bertako hiritarren proiektuekin”.