Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAR 31

TALENTUA ERAKARTZEAREN ETA DONOSTIARRENTZAT AUKERA BERRIAK SORTZEAREN ALDE EGIN DU APUSTU ERNESTO GASCOK

Producto Producto Producto Producto Producto

Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialista Ernesto Gascok hiriarentzat egin duen erreibindikazioa hau da: “Lidergoa ezagutzan eta zientzian. Talentua erakarri behar dugu eta donostiarrentzat aukera berriak sortu kalitateko lan bat izan dezaten”.

Hiriko alkate 20 urtez izandako eta orain Diputatuen Kongresurako hautagai sozialista Odón Elorzarekin partekatu ditu Gascok bere hausnarketak, baita Ramón Jauregui europarlamentarioarekin ere, demokraziaren lehenengo udal hauteskundeen aurretik udal kudeaketan buru izandakoarekin. Elkarraldia Hotel de Londres-eko areto batean izan da, eta Mugikortasuneko foru diputatu eta Udalerako hautagai Marisol Garmendia izan da moderatzailea.

Ernesto Gascok premia hau defendatu du “hiriak behar dituen proiektu estrategikoen lidergoa berreskuratzea, itxura denez politikari batzuen agendatik desagertu direnena”, eta apustu egin du, besteren artean, hauen alde: etxebizitza berrien garapena, Talent House 2 baten sorkuntza, Europar Batasunarekiko harremanetarako bulego bat martxan jartzea eta Plan Estrategiko berri bat.

Alkatetzarako hautagai sozialistak bere uste osoa adierazi du sozialistek izango duten emaitza onean, Estatu osoan eta bereziki Gipuzkoan, apirilaren 28an izango diren hauteskunde orokorretan eta maiatzaren 26an izango diren udal eta foru hauteskundeetan. “Alferrik galdu ezin dugun aukera dugu hau: Alkatetza berreskuratzea eta Gipuzkoako Foru Aldundian buru izatea”, adierazi du.

Odón Elorzak Donostiako Alkatetzaren buruan izan zen urteak ekarri ditu gogora, baita proiektu batzuk libratzeko egindako ahaleginak ere, eta bere nahigabea adierazi du, hiriarentzat Europako Kultur Hiriburutza lortu eta gero, proiektua, beste esku batzuetan geratutakoa, “erabateko huts egitea” izan delako. Apustu bat egin du itunaren eta elkarrizketaren alde, eta hauxe aldarrikatu du Donostiarentzat, “lidergo berri bat alkate progresista eta sozialista baten eskutik. Donostiak bultzada berri bat hartu behar du, herritarren ilusioa piztuko duten ideiekin.”

Bere aldetik, Ramón Jauregui europarlamentarioak nabarmendu duenez, “Donostia askoz ere hobeto dago orain indarkeriaren garaian baino” eta hirien zeregina erreibindikatu du, baita Donostiarena ere, “Europa sendoago eta kohesionatuago bat eraikitzeko nazionalismoen anakronismoaren aurrean, funtsean antagonikoak direnak Europaren proiektu bateratuarekiko.”

Ekitaldian izan dira, besteren artean, Aldundirako hautagai sozialista Denis Itxaso, Udalerako hautagaitzan buru den Ernesto Gasco, Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariorde Guillermo Echenique, Jesús Eguiguren eta Ingurumeneko foru diputatu José Ignacio Asensio.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE