Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAR 25

ERNESTO GASCO: “BERMEA ETA ERREFERENTEA GARA DONOSTIAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOETARAKO”

Producto Producto Producto Producto Producto Producto

Donostiako alkatetzarako hautagai sozialista Ernesto Gascok baieztatu duenez “bermea eta erreferentea gara Donostiako hiriak dituen proiektu estrategikoak aurrera eramateko”.

Gascok, bere hautagaitzako kideak lagun zituela, Iztuetako zubibidearen oinean aurkeztu du urtea amaitu baino lehen hiriko gune honetan gauzatzen hasiko den proiektua. “Harresi bat da hau, hamarkadetan hiriaren zati bat banantzen duena. Bada garaia gune honen eraldaketa nabarmen bati ekiteko, harresia botaz eta bide bat sortuz trafikoa trenbideen azpitik igarotzeko, oinezkoentzako irekitasun handiagoa lortzeko, espazioak irabazteko eta espazio publiko berri bat eratzeko Zuhaizti ikastetxearen aurrean, biribilgunearekin, bidegorriarekin eta konexio berriekin hiriaren erdialdearen eta Egia eta Gros auzoen artean. Gainera, puntu beltz bat ezabatzen du emakumeen segurtasunerako”.

Zubibidea ordezteko proiektua Donostiako Udaleko Obrak eta Proiektuak arloak egina da eta kontsulta-prozesu baten pean jarri zuen auzotarrentzat Partaidetzako zinegotzigoak; bere aurrekontua 6 milioi eurotan zenbatetsi da eta 18 hilabetekoa da bere exekuzio-epea. Obrak 2019. urte hau amaitu baino lehen has daitezke.

“Hiri gehiago egitea da kontua”, adierazi du Ernesto Gascok. “Horretan datza. Batzuk, Markel Olano esaterako, berriro ari dira Euskadiri buruz hizketan Espainiarekiko. Ez daitezela nahastu, hau ez da nazionalismo gehiagoz jarduteko kontua, ez elkarren aurka aritzeko ez loturak ezartzeko. Hiria egitea, zeharkakotasuna, batzea, bizikidetza da hemen kontua”.

Ernesto Gasco kexa zen, bestalde, joan den larunbatean Askatasunaren hiribidean indarkeriaren biktimei egin zitzaien omenaldira talde politiko bat agertu ez izanagatik. “Denok ez bagaude, ez du zentzurik. Terrorismoa eta indarkeria, egilea edozein izanik ere, oker egon zen eta biktimek merezi dute denon aintzatespena eta beren duintasuna berreskuratzea”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE