Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAR 16

ERNESTO GASCO: “BERMEA GARA DONOSTIAK HAZTEN JARRAI DEZAN”

Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialista Ernesto Gascok adierazi duenez bere aukera hau da “bermea eta segurtasuna Donostiak hazten jarrai dezan, arriskurik edo abentura soberanistarik gabe, horrek ez baikaitu inora eramaten”.
Producto Producto Producto Producto Producto

Victoria Eugenia Antzokiko atondoan aurkeztu du Gascok bere hautagaitzaren zerrenda maiatzaren 26ko udal hauteskundeak direla-eta. Zerrendako lehenengo postuetan agertzen diren izenak hauek dira: Marisol Garmendia, Enrique Ramos, Duñike Agirrezabalaga, Miguel Angel Díez, Cristina Lagé eta Harkaitz Millán, besteren artean.

Bere jardunean Gascok adierazi duenez, “kudeaketa-talde bat eratu dugu, talentuaren, esperientziaren, ondo egindako lanaren aldeko apustu bat alegia, alderdi sozialistaren sinadurarekin eta udal legealdi desberdinetan eutsi izan dioguna. Kalitatea da gure identitate-ikurra.”

Hautagai sozialistarentzat, hauteskunde-zerrenda, maiatzaren 26rako aurkezten duena, “proposamen donostiar bat da, zeharkakoa, sentsibilitate desberdinak biltzen dituena eta, alderdi baten zigilua eramatetik harago, hiri-markan Donostiaren identitatea barnean daramana”.

Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko hautagai Denis Itxasok aurkeztua, Alkatetzarako hautagaiak adierazi duenez, “bizitzeko den Donostia baten alde egiten dugu apustu, proposamenekin alokairuko etxebizitzen arloan, hiriaren eta bertako auzoen erregeneraziorako proiektuekin ‒Iztuetako oraingo zubibidea kentzea, Loiolako kuarteletako lurrak lortzeko akordioa etxebizitza-programa handi bat garatu ahal izateko, Altzako kiroldegiaren eraikuntza eta kirol-pabiloi berri baten sorkuntza Anoetan, oinezkoentzako bideen hobekuntza Amara auzoan eta hiriko beste interesgune batzuetan, besteren artean‒Mompas Pasabidearen eraikuntzari eta estrategikoak eta donostiar guztientzat interesgarriak iruditzen zaizkigun beste proiektu batzuei uko egin gabe.”

Ernesto Gascok adierazi duenez bere hautagaitza “proposamenez beteta dago Donostiarentzat” eta besteren artean nabarmendu ditu Añorgako eta Loiolako boulevarizazioak amaitzea, Amara auzoan Musika Kontserbatorio berri bat sortzea, Loiolako Erriberetako aldageltokia, Herrerako Renfe geralekuaren erreforma integrala, diseinu berri bat Martín Santos plazarako Egian, eta politika eta programa espezifikoak hiriko merkataritza tradizionala eta saltoki txikiak babesteko, ziurtatu beharrean baikaude haien biziraupena”.

“Asko dago jokoan”, adierazi du Ernesto Gascok. “Hainbeste, ezen asko ezkutatzen ere hasiak baitiren. Goiak bere independentismoa ezkutatzen du botoak ez galtzeko; Sémperrek bere alderdiaren siglak ezkutatzen ditu geratzen zaizkion botoei eutsi ahal izateko. Zintzotasunik ezaren sintoma da ezkutatzen ibiltzea. Guk argi jokatzen dugu: sozialistak gara, euskal eta espainiar sozialistak, PSE-EEkoak eta PSOEkoak garelako. Eta harro esaten dugu.”

“Hor dago gure legatua eta gure lan egiteko modua. Hain gaude harro egin dugun lanaz, Odón Elorza bezalako alkateek egindakoaz, ezen kolore desberdinetako urte batzuen ondoren ozen eta argi esaten baitugu orain: iritsi da Donostiak beste alkate progresista bat izateko garaia. Hiria modernitatearen bidean, aurrerabidean, handienen lehenengo lerroan berriro kokatuko duen alkate bat. Horretan ahalegintzen ari naiz eta horregatik eskatzen dut zuen babesa, Donostiari ilusioz eta asmo handiz betetako etorkizun bat ziurtatzeko”, esanez amaitu du Ernesto Gascok.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE