Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 UZT 10      LANAK DIRELA ETA, TRAFIKOA DESBIDERATU EGIN BEHARKO DA ASTELEHENETIK AURRERA

AINTZIETA PASEALEKUKO KOTA TXOMIN BERRIKO MAILA BERERA IGOKO DA

Urrats gehiago egiten ari dira Txomin Enea auzoko lehen fasean. Astelehenetik aurrera, Aintzieta Pasealekuko egungo kota igo egingo da, Txomin zaharra eta berria altuera berean egon daitezen.

Hiri Proiektuetako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, hau adierazi du: “Gaur egun, desnibela bi metro ingurukoa da auzoko toki batzuetan. Jarduketa honen bidez, Txomin Enean desnibelik ez egotea eta auzo osoa kota berean egotea nahi dugu; hau da, Urumea ibaiaren maila baino gorago, ur-goraldia dagoenean. Hartara, ibilgailuen, bizikleten eta oinezkoen trafikoa desbideratu egin beharko da astelehenetik aurrera, lanak direla eta”.

Zehazki, Aintzieta Pasealekuko errepidea igo egingo da San Bartolomeko lanetako lurrak erabiliz; izan ere, horrexegatik utzi ziren lur horiek araztegiaren inguruan, Loiola auzoan. “Lanen aurrekontua 1,1 milioi eurokoa da, eta azken boladan beste zenbait urrats egin dira; adibidez, zerbitzuak eta beste batzuk desbideratzea. Oraingoan, betelanak egin behar dira kota igotzeko, eta, ondoren, asfaltatu”, aipatu du Marisol Garmendiak.

Lanei heltzeko, ibilgailuen, bizikleten eta oinezkoen iragatea moztu egin behar da, eta haiek guztiek Txomin berritik joan beharko dute. Trafikoaren aldaketak astelehenean hasiko dira, uztailaren 15ean, eta 2 hilabete inguru iraungo dute.

Hortaz, astelehenetik aurrera, Loiolatik datorren trafikoak ezkerrera biratu beharko du garai bateko Goizuetarra taberna zegoen tokian; hala, Felisa Martin Bravo hiribidetik edo Kristobaldegi Pasealekutik jo beharko dute, Saturio Burutaran kalean behera egin, eta berriz ere Aintzietara sartu, espetxearen parean.

Bidegorriak ibilbide berria izango du; zehatz-mehatz, garai bateko tabernan hasiko da eta ibai parke berria zeharkatuko du, Kristobaldegi komentuaren atzetik.

Lanak amaitutakoan, biribilgune bat egingo da Aintzieta Pasealekuaren hasieran, Loiolatik gertuen dagoen aldean. Horren bitartez, trafikoa Txomin berrira bideratuko da edo Aintzieta Pasealekuan jarraituko du, kota berriarekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE