Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 EKA 08

UDALA ARTIKUTZAKO URTEGIA KENTZEA AZTERTZEN ARI DA

Artikutzako Enobieta urtegi zaharra erabiltzen ez dela eta, Donostiako Udala kendu ote daitekeen aztertzen ari da, ingurune natural hori hobetzeko hala.

Ingurumeneko zinegotzi Alfonso Gurpeguik adierazi duenez, “azken urteetan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa urtegi zaharra konpontzeko eskatzen ari zaio Udalari; izan ere, jarduera bertan behera geratu zenetik, ez da mantentze-lanik egiten han, eta, horren ondorioz, ugari dira urtegiak segurtasun aldetik dituen gabeziak”.

“Garai batean, Enobieta urtegiak hornitzen zuen Donostia edateko urez, baina, Añarbekoa martxan jarri zenetik, ez da erabiltzen eta zaharkitua gelditu da”, adierazi du Gurpeguik.

Udalak, beraz, bi aukera ditu: edo diru asko inbertitzen du gabeziak konpondu eta urtegien gaineko legediak betetzeko, nahiz eta erabili ez, edo urtegia botatzen du, dela zati bat, dela osorik.

“Gainera, aztertzen ari gara urtegiak sortzen duen oztopoa kentzeak ibai ekosistemari zer onura ekar diezaiokeen, bai eta enklabean nola eragiten duen ere, gaur egun erabilerarik batere ez duela”, azpimarratu du Ingurumeneko zinegotziak.

Duela urte batzuk egindako azterlan hidrikoak jadanik agerian utzi zuen nolako eragina duten ingurunean azpiegitura zahar horiek, antzina Donostiak ura izatea bermatzen zutenak baina gaur egun ezertarako erabiltzen ez direnak. Zehazki, presa handia, presa txikiak, ubideak eta hodiak dira azpiegitura horiek. Udalak, joan den legealdian, presa txiki horietako zazpi kendu zituen eta ubide zaharretako bat ere hautsi zuen. Horrekin, nabarmen hobetu zen lursailaren ingurune naturala, eta lehengora ekarri zen ibai konektagarritasuna ere, alderdi guztiz garrantzitsua hango fauna eta florarentzat.

“Ildo horretan sartzen da Enobieta urtegia kentzea ere”, esan du Alfonso Gurpeguik. Gainera, Nafarroako Gobernua azterlan bat egiten ari da ingurune horretako abeltzaintzari buruz, jarduera hori antolatzeko asmoz, Artikutzako kudeaketa planean jasotzen den bezala.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE