2016an, aurrera darraio Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziaren, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearen, zeinak, Donostiako eraikinen kasik %50a biltzen duen, arteko lankidetzak. Xedea hirian enplegua sortzea da, bereziki, sektorea sendotzeko eta hazteko bultzada emanez. Sektore horrek 2015ean, 7.205 pertsona okupatu zituen hirian. Datu honek bilakaera gorakorra izan du 2010az geroztik eta 2010 – 2015 aldian zehar okupatutako pertsonen kopurua %13,20an handitu da. Ostalaritzako enpleguaren pisua hirikoaren gain, beraz, %6,7koa da, ostalaritza sektoreak BPGari egindako ekarpena %7koa izanik eta, guztira, ostatu-emateari eta sukaldaritzari lotutako 1.327 establezimendurekin.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Ernesto Gasco jaunak, adierazitakoaren arabera, “helburua hiriko sektore estrategiko honi hiru ildo nagusitan babesa ematea da, hots: enplegua, ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzea”. Horretaz gain, bere hitzetan, “hitzarmen horrekin hiriko ostalaritza-eskaintza sendotzera eta finkatzera bideratutako neurriak sustatzea eta garatzea, kontsumitzaile berriak erakartzea eta sektorean enpleguak sortzea lortu nahi da”.
Donostiako Sustapenak 42.000 euroko zenbatekoarekin lagunduko ditu Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak, udal-sozietate publiko horrekin elkarlanean, sektorearentzako interesgarriak izan daitezkeen DonostiaUP! 2016 Planaren neurri eta baliabide desberdinen berri emateko bereziki garatuko dituen jarduerak; alegia: kalitatezko enplegu-kontratazioa bultzatzea eta erraztea (helburua finkaturik du, hots, urtean zehar 175 pertsona langabetu kontratatzea eta 300 bitartekotzetara iristea); berariazko aholkularitza garatzea hirian ostalaritza-proiektuak dituzten pertsona ekintzaileentzako eta hazteko aukerak edo ideiak dituzten jada ezarritako negozioentzako (finkatutako helburua: 20 proiektuk aholkularitza jasotzea).
Lehiakortasunaren hobekuntzaren alorrean, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak Jabe Izan Gazteen enplegu-programan parte hartuko duten gazteen kontratazioa sustatzeko konpromisoa hartzen du eta Donostiako Sustapenak gazteak kontratatzeko emandako laguntzen bitartez haiek ostalaritza- eta turismo-sektoreetan lan-munduratzekoa.
Donostiako Sustapenaren eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen arteko hitzarmenak QR kodeen proiektua, jada aurreko urtean hasitakoa, zabaltzea eta sustatzea azpimarratzen du; Donostia 2016ri begira establezimenduak egokitzeari bereziki lotuta dagoen proiektua da. Horrek sistema hori ezarrita edukiko duten eta biltzarren turismoaren arloan tokiko ostalaritza-eskaintza sustatzeko tresnatzat erabiliko duten establezimendu donostiarrak handitzea ahalbidetuko du. Kultur Hiriburutzari laguntzeko ildo horretatik, Elkartea eta Donostiako Sustapena elkarlanean arituko dira ostalaritza-establezimenduei zuzendutako bisitariei harrera plana 2016 planari lotutako berariazko online prestakuntza gehiago erabili eta sustatu dadin.
Punto Denda ere bultzatuko da, hau da, Donostiako Sustapenaren sustapen- eta berrikuntza-gunea. Ostalaritza-sektoreak gune horretan presentzia izango du prestakuntza-, sustaketa- eta aholkularitza-ekintzen eta abarren bitartez. Halaber, Donostiako Sustapenak enpleguan kalitateari eta kontratazio-beharrei dagokienez sektoreari lotutako azterketak egiteko konpromisoa hartzen du.
Bukatzeko eta, bereziki, prestakuntza-alorrean, GuztiONA nekazaritzako elikagaien klusterrarekin, Donostiako Sustapena buru duenarekin, lankidetza planteatzen da ostalaritza-sektoreak hiriaren ostalaritza-eskaintzan bertako produktuak ezagutzearen eta erabiltzearen inguruan sentsibilizazio-jarduerak gauzatzeko. Jarduera horiek, nagusiki, Villa Yeyette egoitzan gauzatuko dira.