Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 ABU 28

DONOSTIAKO TXOMIN-ENEAKO “EKOAUZOAN” ABIAN JARRI DA EUSKADIKO DISTRICT HEATING SISTEMARIK HANDIENA

Sistemari esker, berogailua eta ur beroa izango dute 1.500 etxebizitzatan, eta urrian jarriko da abian, bizilagunak auzo berriko etxebizitzetara bizitzera joandakoan
Producto Producto Producto Producto

Replicate proiektua (Europar Batasuneko Horizon 2020 Plana) errealitate bilakatzen hasi da Donostiako Txomin Eneako Ekoauzoan. Lehen etxebizitzak irailean entregatuko dira, eta, horrekin batera, District Heating energia ekoizteko zentroa abian jarriko da; hau da, 1.500 etxebizitzatara berogailua eta ur beroa eramango duen hiriko berogailu-sistema. 

Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: “berogailu zentralizatuaren sistema horiek abantaila handiak eskaintzen dituzte ekologiaren aldetik, ekipo eraginkorragoak erabiltzen baitituzte, energia berriztagarria izanik iturri nagusia (kasu honetan, biomasa, hots, basoko ezpala), eta, horrela, CO2 isurpenak %80tik gora murrizten dira. Modu horretan, Donostia hiri adimentsuaren ereduaren garapenean lehen postuan aurkitzen da”.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

District Heating sistemaren funtzionamendurako gakoetariko bat eraikinean jarritako ekipoek dituzten ezaugarri teknikoak dira; hain zuzen ere, beharrezko energia termikoa sortzeko erabiltzen dira, eta bermea eta eraginkortasuna eskaintzen dute, lehen energia ahalik eta gehien murriztuaz energia termikoa ahalik eta gehien sortzeko.

Udala izango da District Heating zerbitzuaren titularra Donostiako Sustapenaren bitartez, eta azken horrek ezarriko ditu zerbitzua emateko baldintzak eta prezioak. Horrela, erabiltzaileek %10 eta %15 arteko aurrezpena lortuko dute energia hori bera sistema konbentzionala erabilita ordaindu beharko luketen prezioaren gainean. Gainera, mantentze-lanen eta berritze-lanen berme osoa dute inolako denbora-mugarik gabe; hortaz, ez dute aparteko gasturik ordaindu beharrik izango.

Halaber, District Heating sistemari esker, bizilagunek plataforma informatiko bat izango dute kontsumoak monitorizatzeko eta berogailua norberak bere erara erabiltzeko erabakiak hartu ahal izateko. Era horretan, eguneroko kontsumoa eta gastua denbora errealean kontsultatu ahal izango dute, berogailua modu eraginkorragoan erabili ahal izate aldera, alderatutako informazioa eta iraunkortasun energetikoa bultzatzeko hobekuntza-urratsen proposamenak ere izango baitituzte.

FINANTZAKETA

Alkateordetzak eraikina eta sistemaren instalazio termikoetarako 2.886.541 euro jarri ditu; Replicate Proiektuaren esparruan Europar Batasunetik 726.464 euroko diru-laguntza jaso du eta zerbitzuaz arduratuko den ABEEren finantza-ekarpena, 1,000,000 eurotik gorakoa.

Etxebizitzak emateko lehen fasearen ondoren (28 ostatu emate eta 32 pisu tasatu), abenduan 122 etxebizitza libre emango dira, 67 ostatu emate, eta handik hiru hilabetera, beste 49. 2019ko ekainerako, Babes Ofizialeko 162 etxebizitza, 71 etxebizitza libre eta 81 tasatu entregatuko direla uste da. 2019ko urtarrila eta ekaina artean, baita ere, Txomin-eneako 156 etxebizitza finkatu konektatuko dira sistemarekin, Giroa Veoliaren partaidetzarekin behin birgaitu eta gero. Giroa Veolia etxebizitzen birgaitze energetikoaz eta District Heating sistemara konektatzeaz arduratzen den bertako bazkidea da, Donostia Smart Klusterreko enpresa kidea.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE