Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 ABU 23

DONOSTIAKO BPGK HAZTEN JARRAITZEN DU; % 2,2KO HAZKUNDEAREKIN

Laugarren urtez jarraian hazi da Donostiako Barne Produktu Gordina, Donostiako Ekonomia Sustatzeko sailaren Behatoki Adimendunak egindako Hiri-Ekonomiaren 2017ko Barometroan jasotzen diren estimazioen arabera, eta 7.400 euro milioitik gorakoa da. Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan; horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari eta % 7´8 jaitsi da langabezia urte batetik bestera; % 9,6koa da langabezia-tasa, besteak beste, Bilboko hiriaren baino sei puntu txikiagoa. Txostenak adierazten duen moduan hiriak bederatzi hotel berriak ditu, eta lehengo aldiz 2013. urtetik hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten familia kopurua jaitsi da.

ENPLEGUA

Aurten ere, 2014an hasitako enplegua errekuperatzeko joera errepikatzen da. 2017an Donostiak 112.554 pertsonak ditu gizarte-segurantzan afiliatuta, horrek esan nahi du % 2,5koa izan dela urte arteko hazkundea, eta 2016. urte amaieran baino 2.784 pertsona afiliatu gehiago dagoela. Lan-eskatzaileen kopurua 8.673 pertsonakoa da, %7´2 jaitsierarekin. Azpimarratzekoa da, 45 urteko eta gehiagoko langabezian dauden kolektiboa %53a dela.

Langabezia-tasa % 9´4koa da; Euskal herriko hiriburu artean tasaren txikiena izanez. Langabezia-tasarik handiena jasotzen duten auzoek hauek dira: Intxaurrondo (%12), Miracruz-Bidebieta (%12) y Altza (%12).

JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPRESA-JARDUERA

Behin krisialdi ekonomikoa gaindituta, 2014a izango da Donostiako BPGak berreskuratze profila adierazten duen inflexio-urtea. Indize hau laugarren urtez jarraian hazi egin da eta 7.400 euro milioitik gorakoa da, honek adierazten du %2´2 hazkundea. Zerbitzuen sektorekoek pisu determinatzailea dute hiriaren aberastasunari dagokionez (%86), Industriaz jarraituta (%5,4) eta eraikuntza(%5,2)

JARRERA BERRITZAILEA

Hamar baino langile gehiagorekin enpresen %33ak garatu ditu berrikuntza-prozesuak 2017an. Azken urteko hirian I+G jardueretan sortutako gastua 211 millioira igotzen da, 2016an baino %8.7 handiagoa. 2017 urtearen zehar 5.000 pertsona inguruk hirian I+G jarduerak garatu zituzten, 2016an baino %4´8 gehiago.

Euskal Herrian geratzen diren funtsen %80a baino gehiago, Europako ETE Instrumentua programa enpresa berritzaileentzat edo start up-entzat, Donostiako edo inguruneko enpresentzat izan dira. Berrikuntzaren Astearen barruan, DonostiaINN sarien bigarren edizioa izan zen, Donostiako enpresei berrikuntzaren alde apustua egiten dutenentzako, IKOR eta Coutencraft enpresei sariak banatu zitzaizkien.

BIZTANLERIA

Donostiako biztanleen kopura 2017an 186.667 pertsonakoa da, hau da; azken urtekoa baino %0´2 handiagoa eta 290 gehiago termino absolutuetan.

%0´9 jaitsierekin Gros-en, termino absolutuetan, hirian, biztanle gehiago galtzen ari den auzoa da. Zehatz izateko, 2017 urtearen amaieran Gros-ek iaz baino169 biztanle gutxiago ditu. Halaber, el Antiguo (-80), Intxaurrondo (-66), Ategorrieta (-59), el Centro (-56), Añorga (-36), Martutene (-24), Igeldo (- 12) y Zubieta (-5) auzoak biztanleak galtzen ari dira, eta oro har azken urte honetan 330 pertsona galera absolutua izan dute.

Aitzitik, hiriko biztanle kopuru osoaren %16´3a Amara-Berri-k ekartzen ditu eta iazko 247 pertsonetan igotzen du biztanleria (urte arteko tasa %+0´8ko igoera). Biztanleriaren zahartzea Donostiarentzat eta Gipuzkoarentzat azken urtetako erronka bat da.

Zentzu honetan, azken urte honetan egoera hau berriro agerian jartzen da 65 urtetik gorako pertsonen pisu erlatiboa igotzerakoan. Zehazki, 65 urte baino gehiagokoen taldea 2016an % 23,22koa eta 2017an %23´66koa izatera pasa da, hau da; 2016an baino 884 pertsona gehiago.

Hiria atzerriko populazioaren profilak 2010 eta 2013 urte artekoen igotzeko joera adierazten du, 2014an eta 2015ean joera hori hautsi egin zen eta 2016an berreskuratu egin zen. 2017an berriro igotzen da, horrela, atzerriko populazioa 13.173 pertsonatara iritsi da eta hiriko populazio osoaren % 7,06 islatzen du. Kopuru hori 2012 eta 2013ekoaren antzekoa da. Hondurasek jarraitzen du Donostian bizi diren atzerritarren nazionalitateen lehen postuan herrialde horretako 1.737 pertsona bizi da hirian.(atzerritarren %13a) Bigarren tokian dago Nikaragua, 1.440 pertsonekin, Donostian bizi diren atzerritar guztien % 10,9 izanez. Maroko, atzerriko biztanleriaren artean hirugarren nazionalitate garrantzitsuena, 884 pertsonarekin( atzerritar guztizkoaren %6,6).

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA TURISMOA

Donostiako txikizkako merkataritzako eskaintza 2017an 2.759 establezimendukoa da, %1 jaitsierarekin Bestalde, hiriko merkataritza-eskaintzarekin loturiko enpleguak 9.016 pertsonakoa da, horrek esan nahi du % 2´9 urte arteko tasa igoera; hori dela eta, establezimendu bakoitzeko langileen kopurua 3´2 pertsonetan igotzen da .

Ostalaritzako eskaintzak 1.365 establezimendu biltzen ditu, 2016an 28 establezimendu gehiago. Donostiako ostalaritza-sektoreak 8.024 pertsonari ematen dio enplegua; hau da, % 4,2ko igoera izan da 2016ekin alderatuta eta 323 enplegu irabazte garbia.

Hobekuntza nabarmena eman da ostalaritzaren eskaintzan: hiriak bederatzi Hotel-establezimendu berriak irabazten ditu. Donostiako hiriak 2017an 640.628 bidaiari jaso zituen, urte urteko tasa %2´9eko igoerarekin. Ostalaritza-okupazioa 1.293.880 da (%2´2 hazkundearekin) % 43koa Estatutik etorritakoak dira eta %56´7 atzerritatik etorritakoak.

MUGIKORTASUNA

Hiriko garraioari dagokionez, eta Dbusek argitaratutako datuen arabera, 2017an, bidaiari kopurua %0´3an jaitsi egin da 28.402.059 bidaia egin da guztira. Donostiar bakoitzak, batez beste, 72 bidaia egin du autobusez . Inoizko kopururik handienera iritsi da hiriko ibilgailuen parkera 112.657 ibilgailu guztira, 2016an baino %1´4 gehiago. Ibilgailuen tipologiari dagokionez, % 67 turismoak dira (75.615), eta % 23 motorrak (26.430) eta gainerako %10a kamioiak, autobusak ete bete ibilgailu batzuk.

281.859 bidaiarik erabili zuen 2017an Donostiako aireportua, iaz baino % 6,6 gehiago. Bizikletentzako errailen sareak 2017. urte amaieran, 77´8 kilometrokoa da, 2014an baino %4´4 gehiago (3´3 km berriak) Bizikletaz egiten den joan-etorrien kopurua 2017an 20.754koa da, honek esan nahi du %1´4ko igoera izan dela.

BIZI-KALITATEA ETA KOHESIO SOZIALA

Nabarmen hazi da etxebizitzaren merkatuaren jarduna, 2016. urtearekin alderatuta. Hain zuzen ere, higiezinen transakzioak Donostian 2017an 2.242 eragiketakoa da 2016ean baino 233 gehiago (urte arteko % 11´6eko igoera).

Etxebizitzaren batez besteko prezioari dagokionez, nabarmentzekoak dira:

1. 2016ean erabilitako etxebizitza librearen batez besteko prezioa zertxobait jaitsi ondoren, azken urtean gora egin du %4´3an eta metro koadroko 4.569 eurokoa da.

2. Bestalde, etxebizitza libre berrien batez besteko prezioa igo da hirugarren urtez jarraian eta metro koadroko 4.833 eurokoa da orain.

2013. urtetik, lehengo aldia da, hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten familia kopurua jaisten dela. 2017an gizarte-zerbitzuek 14.600 familiari eskaini diote arreta, 2016ean baino 70 familia gutxiagori. Bestalde, DSBE bidez %2an arreta eskainitako pertsona kopuruak gora egin du. 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE