Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 URT 23

DONOSTIAK, "DONOSTIAKO PINTXO INSTITUTOA" AURKEZTU DU FITURREN

Bisitarien aurrean, Donostiak hiriko tokiko gastronomia berezia eta kalitatezkoa bultzatzearen aldeko apustua egin du bere ardatz estrategikoen baitan
Producto Producto Producto Producto Producto Producto

Donostia, urtarrilaren 23tik 27ra egongo da FITURen, eta stand bat izango du Basque Country gunean, bertako ardatz nagusiei buruzko informazioa eskaintzeko: turismoa, gastronomia, kultura, kirola, premium-a eta kongresuak.

Gainera, urtarrilaren 23an, 15:00etan Ernesto Gasco, Donostiako lehen alakateordea, Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo kontseilaria; Harkaitz Millán, Basquetoureko zuzendaria eta Jose Ramon Elizondo eta Patxi Bergara sukaldariek, Donostiako Pintxoaren Institutoa aurkeztuko dute. Gure kultura gastronomikoaren tradiziorik ezagunenetako bat, pintxoa, babesteko, bultzatzeko eta zabaltzeko tresna.

Sektoreko eta gastronomia munduko profesionalek Pintxo Donostiarraren inguruko dekalogo bat egin dute, tradizioaren, kalitatearen eta hiriaren irudiaren ikuspegitik.

Dekalogo honek "kalitatezko Label edo bereizgarri" baten oinarriak ezarriko ditu, honako gai garrantzitsuak betetzen ditzuten hiriko establezimenduei emango zaiena, hala nola: produktuaren kalitatea, berezko elaborazioa, tokiko produktuaren erabilera, zerbitzuaren kalitatea...

Institutuak ezarritako baldintzak betetzen dituzten tabernak onartuko ditu, eta establezimenduaren ateetan edo beste edozein tokitan erakutsi ahal izango duen bereizgarria emango die. Gainera, urtero pintxo donostiarraren gala bat antolatuko da, aurten otsailaren 28an egingo dena, eta bertan herriko lokal onenak sarituko dira, miniaturazko sukaldaritza deiaren tradizioari prestigioa emanez.

Turismo gastronomikoa Donostiako Zuzendaritza planean nabarmentzen den lan ildoetako bat da, tokiko gastronomiaren garapen eta babesaren aldeko apustua biltzen du honako hauez gain: city break turismoa, turismo kulturala, kirol arlokoa, kongresu eta premium turismoa. Donostiako Gida Planaren helburua turismogunearen iraunkortasuna, kalitatea eta berezitasuna bultzatzea da eta, helburu hori kontuan izanda, turismogunearen deskontzentrazioa eta banaketa urtaroen araberakoa ez izatea bultzatzeko jarduera-ildoak ere jarri ditu abian.

Gune batzuetan bisitari-kontzentrazioak saihesteko eta turismo fluxua hiri osoan banatzeko helburuarekin, hainbat ekintza nabarmendu behar dira 2019. urteari begira: Donostiako auzoetan bisita gidatuak egin dira, eta, gainera, Donostiako auzoetan hainbat irteera antolatu dira: auzoak eta lurraldea sustatzeko ikus-entzunezko materiala etab.erbitzuaren kalitatea …

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE