Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 EKA 13

UDALAK ETA BIZILAGUNEK MORLANS PASEALEKUA NOLA HOBETU ERABAKIKO DUTE

Producto Producto Producto

Morlans zaharreko zerbitzuak berritzea eta espaloiak hobetzea aspalditik egiteke dauden zereginak dira. Donostiako Udalak bilera batera deitu ditu bizilagunak, Morlans pasealekuko 33-93. atarietako hiri azpiegiturak berritzeko zer asmo dituen azaltzeko eta eztabaidatzeko.

Partaidetzako eta Auzoetako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak adierazi duenez, “datorren ostegunean, hilak 16, izango da bilera, 18:30ean, Amara Berri ikastetxean. Helburua da hiriko alde horretako bizilagunen eskari historiko bati erantzutea”.

Zehazki, Morlans pasealekuko tarte horretako ur, saneamendu eta gas sareak berrituko dituzte. “Udalak saneamendu sarea hobetuko du, ur zikinen eta euri uren sareak bereizita; ur hornikuntzako sareak hobetuko ditu; eta, zangak ireki behar direla aprobetxatuz, alde horretako itxura orokorra ere hobetuko du”, adierazi du Duñike Agirrezabalagak.

Hala, argiztapena hobetuko da, oinezkoek –batez ere, emakumeek– segurtasun handiagoa senti dezaten gauez ibiltzean; horrez gain, trafikoa eta aparkalekuak antolatuko dira eta espaloiak ere hobetuko dira, auzo horretako erreklamazio historiko bati erantzunez hala; dena dela, jarduera horrek baditu zailtasunak, toki aldapatsua baita, eta bideak, estuak.

Pasealekuko bidea noranzko bakarrekoa izango da; horri esker, espaloiak eta segurtasun guneak sortu ahal izango dira, pasealekuan zebra bideak eta segurtasun eta babes guneak ezarri, aparkalekuak antolatu, edukiontziak jartzeko alde seguru bat sortu, bai eta bidea asfaltatu ere, zulo ugari baititu. Pasealekura Katalina Elizegi kaletik sartuko da, eta pasealekuan, Morlans berrian eta Amaran behera doan bidetik zirkulatuko da.

“Plana Udalak egin du, Bide Publikoen Zerbitzuaren eta Mugikortasuneko Atalaren bidez, baina ez du behin betiko proiekturik, bizilagunek ontzat emateko zain baitaude", adierazi du Agirrezabalagak.

Egun hauetan, auzoko etxe guztietan ari dira bilerarako deialdia banantzen, eta kartelak ere ari dira jartzen.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE