Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2019 MAI 16

AUZOAK GARATZEKO LEGEALDI BATEN ALDE EGITEN DU APUSTU ERNESTO GASCOK

Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialista Ernesto Gascok bere konpromisoa adierazi du legealdi berria izan dadin “hiriko auzoak garatzeko eta haietan bizi-kalitatea hobetzeko”.

Gascok, bere hautagaitzako kideekin batera, hauteskunde-ekitaldi bat eman du Latsarien plazan, Loiola auzoan. Bertan gogora ekarri ditu gobernu sozialista desberdinek garatu izan dituzten jarduerak: Loiola banantzen zuen trintxera ezabatzea, Euskotreneko geltoki berria, Lamela arkitekto gailenarena, eta plaza berrien sorkuntza ‒Atari Eder edo Latsarien plaza bera, besteak beste‒.

“Loiolak hobetzen jarraitu behar du”, azpimarratu du hautagai sozialistak. “Datorren astean lizitatuko da jada Loiolako zeharbideko obra, errepide probintzial baten oraingo fisonomia aldatuko duena, ingurune atseginago eta urbano baten alde, espazio eta espaloi zabalekin. Ia 7 milioi euroko inbertsioa dira, eta kalkuluen arabera 14 hilabete iraungo dute obrek. Merezi du”, adierazi du.

Loiolan zela aprobetxatuz, goietako aparkaleku bat eraikitzeko proposamena aditzera eman du, 200 ibilgailurentzako edukierarekin, La Salle ikastetxearen ondoan. “Garrantzizkoa da mugikortasun hobeago baten alde egiten dugun apustua, aparkalekuen alde, bereziki jendeak, lanetik itzultzean, aparkatzeko leku bat aurkitzeko arazoak dituen lekuetan”.

Hala, beste proposamen batzuen artean aipatu ditu goietako beste aparkaleku bat Larratxoko ingurunean, TAO Beriora hedatzea bertakoek aparkatzeko orain dituzten arazoei konponbidea emateko, baita Bidebieta-Gaiztarron ere, edo TAO sisteman hobekuntzak egitea Egian. Bestalde, gogora ekarri duenez, Errondoko trenbide-hondartza lurperatu eta gero, aparkatzeko 200 bat plaza ezarriko dira gainazalean, eta Pio Barojan bertakoentzako aparkaleku baten proposamena ere adierazi du. “Gainera, TAO bat proposatzen dugu jaiegunetarako, besteren artean Amaran eta Erriberetan, Anoetako futbol-partidak izaten direnean batik bat, saihestu egingo baita horrela bi auzoetan bertakoek aparkatzeko leku bakar bat ere aurkitu ezin izana. Edo park and ride sistema bat, Loiolako Erriberetan etorkizunean eraikiko den aldageltokian.”

“Eta ez naiz ahazten, hemen, Loiolan, dagoen premiaz Defentsarekin akordio batera iristekoa, kuartelak hiriko beste ingurune batean kokatzeko; horrek ahalbidetuko du 2.000 etxebizitza berri garatzea, eta guneak sortuko dira jarduera ekonomiko berrietarako, enplegua sortzeko aukera emanez. Hiri Lorategi berria izango da garapen horren osagarri. Azken batean, Loiolak zentraltasun berri bat izango du, igogailu/funikular batekin osatuko dena ‒Morlansen eraiki berri den horren antzera‒ Loiola eta Ametzagañako parkea lotuko dituena”, esanez amaitu du bere jarduna Donostiako Alkatetzarako hautagai sozialistak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE