Bihar esleituko dio Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak Excavaciones y Transportes Orsa enpresari asfaltatzeko kanpainaren bigarren zatia, 2015eko aurrekontutik 746.200 euro erabilita.
Sei aste izango ditu enpresak lanak hasten dituen egunetik horiek denak amaitzeko. Bide Publikoetako zinegotzi ordezkari Miguel Angel Díez jaunak adierazi duenez, “gauza da zoladura hobetzea oso erabiliak izan arren baldintzarik onenetan ez diren bideetan. Donostia osoa aztertu eta erabaki dugu ondoko kaleak asfaltatzea:
1. Begiristain Doktorearen pasealekua, Anoeta eta Ospitalearen artean.
2. Begiristain Doktorearen pasealekua, Poliklinikara sartzeko biribilgunetik Oriamendiko biribilgunera.
3. Otxoki pasealekua, Beharko biribilgunetik Suhiltzaileen Etxeko sarbideraino.
4. Anoeta pasealekua, Belodromoaren eta Errondo pasealekuaren artean.
5. Azkuene kalea, 1. eta 17. atarien artean.
6. Deba Ibaiaren kalea, 17. eta 21. atarien artean.
7. Iparragirre kalea, Kale Berriaren eta Zabaleta kalearen artean.
8. Zabaleta kalea, Colon pasealekuaren eta Trueba kalearen artean.
9. Trueba kalea, Zabaleta kalearen eta Kale Berriaren artean.
10. Casares pasealekua, Altza pasealekuko biribilgunearen eta 48. atariaren artean.
11. Tolosa hiribidea, Trento kalearen eta Olarain kalearen artean.
12. Baleazaleen kalea, Irun plazaren eta Ilunbe artean.