Donostiako Udalak obra interesgarri bat egin du Aizkorri kaleko bizilagunentzat, Antigua auzoan.
Inguru horretan zeuden eskaileren ordez, oinezkoentzako pasabide bat jarri da. “Alde horretako arkitektura-oztopoa kendu nahi genuen, eta kale horretako 54. eta 75. zenbakien arteko sarbidea erraztu, atseginagoa egin eta segurtasuna indartuâ€, adierazi du Miguel Angel DÃez Hiri Mantentzeko zinegotziak.
Obrak segurtasun-arloko araudia betetzen du, 77.415 €-ren kostua izan du eta bi hilabetez aritu dira obra burura eramateko lanak egiten.
Eskailera-maila ugari kendu dira, eta, horrez gain, pasabidea zabaldu eta ur-hornidurako hodia ere berritu da. Bidearen kota jaisteko, indusketa-lan handi bat egin behar izan da, eta kale bereko hainbat blokeri zerbitzu ematen dien saneamendu-sarearen zati bat ere berritu behar izan da.
Obra errematatzeko, luminariak aldatu dira, argiztapena eskasa zen eta. Horrez gain, bi eskubandako baranda bat jarri da, Bentaberriko ibarbidera erortzeko arriskutik babesteko