Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 EKA 28

LESBOSEKO ERREFUXIATUEI BURUZKO ERAKUSKETA BAT ANTOLATU DU AIETEK

“Dar la espalda a la realidad, no querer siquiera mirarla, no es una forma de resolver el problema” Duñike Agirrezabalaga, concejala Cooperación
Producto Producto

Aieteko Kultura Etxeak Javi Julio argazkilari kazetari donostiarraren argazki erakusketa bat antolatu du Greziako Lesbos uhartera iristen diren pertsona errefuxiatuen egoerari buruz.

“Lesbos, Europarako lehen urratsa” izenburuarekin, udazkenean egindako 29 argazki jaso dira erakusketan eta beren herrialdetako gerra eta miseriatik ihesi doazen errefuxiatuek Turkiako eta Greziako kostaldeak bereizten dituzten 7 kilometroak gurutzatzerakoan jasan behar izaten dituzten zailtasunak ikus ditzakegu.

Lankidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak adierazi du “Europan bertan bizi dugun drama hori ikusi eta horretatik ikasi behar dugu. Errealitateari bizkarra ematea, begiratu ere egin nahi ez izatea, ez da arazoa konpontzeko bide bat. Pertsonei buruz ari gara hizketan, bizimodu hobea lortzeko, geure arazoak ere izan arren guk dugunaren antzekoa lortzeko itxaropena duten gizakiez.”

“Lesbos, Europarako lehen urratsa” erakusketak Siriako gerraren ondorioz sortu den giza krisia eman nahi du ezagutzera eta, aldi berean, egoera horren aurrean munduko agintariek erantzunik ez ematea salatu nahi du. Erakusketa honen bidez krisialdi honetan gertatzen ari dena hobeto ulertzeko aukera izango dute herritarrek eta Siriako eta Afganistaneko gerretatik ihesi doazen guztiak jasaten ari diren baldintza gogorrak zenbaterainokoak diren jakingo dute.

Erakusketa ekainaren 30ean irekiko da Aieten herritar guztientzat eta irailaren 4ra arte izango da zabalik. Uztailaren 1ean izango da erakusketaren inaugurazio ofiziala eta Kultur Aniztasunaren Bulegoaren eta Herri Partaidetza Zerbitzuaren lankidetza izango du, eta baita Donostia Kulturarena ere.

Argazkien egile eta Nervifoto taldeko kide Javi Julio berak bi bisita gidatu egingo ditu eta Lesbos uhartean ikusitakoaren eta bizitakoaren xehetasunak azalduko ditu; hasten duten bidaia eta asiloa eta nazioarteko babesa behar duten pertsonek jasaten dituzten bizi baldintzak kontatuko dizkigu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE