Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 EKA 01

AKORDIOA, OINEZKOEN LOTURA EGITEKO KRISTINAENEA PARKEAN BARRENA

Donostiako Udalak Kristinaenea parkean zehar doan bidea hobetzea adostu du, Mikel Laboa eta Gladys del Estal oinezko pasabideen arteko mugikortasuna hobetzeari begira.

Aste honetan, Hirigintza, Hiri Mantentze, Ingurumen eta Herri Partaidetza departamentuetako udal arduradunak parkean bertan bildu dira, Loiolako Erribera, Amara eta Egia auzoetako, ezgaituen elkarteetako, Mundaizeko gurasoen elkarteko eta Eguzki eta Haritzalde erakundeetako ordezkariekin.

Bileran, bi pasabideen arteko oinezko ibilbiderako bigarren aukera bat aurkeztu zuten. “Aukera horrek eragin txikiagoa izango du parkeko arboladian, nahiz eta zuhaitz batzuk moztu beharko diren” adierazi du Alfonso Gurpegui, Ekologiako zinegotziak.

Azkenean, proposatutako konponbideak hiru metro zabal den bide bat planteatzen du, bi pasabideen artean joango dena Mundaiz ikastetxeko paretaren kontra. “Parkean gaur egun dauden bideen parekoa izango da, aglomeratua beix tonuan, eta altura hartzen joango da, % 6ko aldapa gainditu gabe, Eusko Jaurlaritzaren Irisgarritasun Dekretuan ezarritakoa betez” esan du Ekologiako zinegotziak. Gaur egungo bidean % 17ko aldapa arteko tarteak daude.

Bidea egiteko, lur erauzketak eta betelanak egingo dira, eta 18 zuhaitz moztu beharko dira. “Ematen du kopuru handia dela, baina nabarmen aldatzen da lehen aukerarekin alderatuz gero, zuhaitz gutxiago eta txikiagoak moztuko baitira. Paretaren ondoan, hainbat zuhaitz espezie landatu ziren bere garaian, gaur-gaurkoz tamaina ertaina dutenak. Lanek hiruzpalau zuhaitz handitan izango dute eragina" zehaztu du Alfonso Gurpeguik.

Mundaiz ikastetxeko sarrerako atea metro batzuk "mugitzea" planteatzen da, aldapa berrira egokitzeko eta eskailerak kentzeko. Proiektuak planteatzen du, halaber, ikastetxeak Urumea ibaian duen kaira sartzeko ate bat irekitzea, horren erabilera publikoa errazteko. Sartzeko ate hori parkearen sarrera baino pixka bat lehenago jarriko da.

Bilerara joan ziren erakunde gehien-gehienak ados agertu ziren Udalak proposatutako konponbide berriarekin. Lanak uda honetan egin nahi dira, uztailean eta abuztuan, eta 100.000 euro inguruko aurrekontua aurreikusi da.

Lanak egin bitartean, herritarrek oinezko eta bizikletentzako ibilbide hori ezingo dutenez erabili, Mundaiz ikastetxeak bere partzelatik doan bide bat eskaini dio Udalari.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE