Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 API 02

UDALAK HIRIKO DENDA BEREZIEI BURUZKO AZTERLAN BAT ESKATU DU

Donostiako Udalak, Merkataritzako zinegotzitzaren bitartez, hiriko denda bereziak eta historikoak identifikatzeko eta erregistratzeko azterlan bat egiteko eskatu du. Ancora ondarea aldezteko elkarteak egingo du aholkularitza lana.

Ernesto Gasco alkateorde eta Merkataritzako zinegotziak adierazi duenez, “Udalak hiriko merkataritza, betiko merkataritza, babesteko apustua egin du. Hori dela eta, eskuartean azterlan bat izanda, balioa eman nahi diegu hirian hamarkadak daramatzaten establezimenduei, hiriarekin identifikatzen diren horiei edo ezaugarri bereziak dituztela-eta gure ustez zaintzekoak diren horiei.

Bestalde, Alberto Fernández D’Arlas Ancorako presidenteak azpimarratu duenez, “mantendu egin behar da merkataritza establezimendu askotan dagoen ondarea, hiri eraikiaren oinaldea; izan ere, ona da ondare hori zaintzea eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzea. Gaur-gaurkoz, ez dago babestutako denda bakar bat ere Donostian, eta ez litzateke txarra izango gutxieneko babes batzuk ezartzea Donostiako esentziaren parte diren elementuak kontserbatzeko”.

Azken batean, Ernesto Gascok azpimarratu duenez, “lokal horien errolda izanda, Hirigintza atalaren bitartez, plantea liteke halako babes maila bat ematea establezimendu horiei edo oraindik ere barruan gordetzen dituzten elementu batzuei, nahiz eta lokala eraberrituta egon edo orain beste negozio bat egon. Babes hori Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartuko da.

Aurretiko azterlan batean jadanik identifikatu dira establezimendu horietako asko, hala nola Parte Zaharrean eta Cortazarren zabalgunean".Batzuk jabez aldatu dira duela gutxi, eta baliteke oraingo jabeek eraberritze lanak egitea. Guk lokal horien berezitasuna nabarmendu nahi dugu, eta oraindik ere establezimendu horiek gordetzen dituzten Donostiaren nortasun ezaugarriei eutsi”, adierazi du Gascok.

Dagoeneko identifikatu diren establezimenduen artean, honako hauek daude: Parte Zaharrean, Ponsol kapela denda (oraindik ere jardunean den Gipuzkoako establezimendurik zaharrena), Sotos farmazia, Otaegi gozotegia eta Leclerq kapela denda; zabalgunean, Olazabal bitxi denda, Benegas lurrindegia, Imaz Casadevante farmazia, Aristizabal bitxi denda eta Churruca zapata denda, besteak beste.

Ancorari agindutako lanak lau hilabeteko epea du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE