Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 IRA 28

NORMALTASUNA ETA JENDE UGARI HONDARTZETAN AURTENGO UDAN

Amaitzen ari da hondartza garaia, eta 2018ko udaren balantzea positiboa da. “Iaz baino jende gehiago izan da hondartzan, eguraldi hobea egin duenez, eta ia ez da gorabeherarik izan, Ernesto Gasco alkateordeak adierazi duenez.

“Abuztuan eta irailean, eguzkia izan dugu egun gehienetan, eta, hori dela eta, donostiar eta bisitari ugari joan dira hondartzara. Ekainean bakarrik sumatu da jende gutxiago, eguraldia dela eta”, esan du Gascok.

Horrez gain, azpimarratu beharrekoa da harea mugitu eta harriak kendu direla. “Aurten ez dugu mugimendu handirik egin; harearen maila gutxitu egin dugu hondartzara sartzeko tokietan, eta sobratu den harearekin berdindu dugu hondartza", hondartzetako zinegotzi Miguel Angel Díezek adierazi duenez.

Harriei dagokienez, 1.214 tona harri eta txintxor kendu dira Ondarretako hondartzatik, Aranzadiren laguntzarekin.

“Zehazki, udan 1.213 tona kendu dira, eta harearen portaera ona izan da, egun askotan harriak estali baititu. Jadanik nabari da Aranzadiko adituak Udalak erositako makineriarekin egiten ari diren lana, eta zain gaude urpean diren txintxorrak kentzeko baimena noiz lortuko”, adierazi du zinegotzi sozialistak.

GARBIKETA

Garbiketa da hondartzetako atalaren beste helburuetako bat. Urte guztian zehar kale garbiketa egiten bada ere, hondartza garai ofizialean, indartu egiten da dispositiboa, hondartzak baldintza ezin hobeetan izateko. 20 langile aritzen dira horretan, 11 baliabide mekaniko erabiliz horretarako; horien artean dira traktoreak, sare bereizleak, kamioiak eta lantxa bat, badiako ur gainean diren hondakinak biltzeko.

“Aurtengo udan, 453 tona hondakin kendu dira, eta iaz 480 erretiratu ziren”, adierazi du Miguel Angel Díezek. “Hondartzetan banatutako igluetan egin den gaikako bilketari dagokionez, hondakin hauek jaso dira: 580 kilo beira (146 kilo 2017an), 1.234 kilo ontzi (580 kilo 2017an), 288 kilo paper (102 kilo 2017), eta hondartza garbitzean, 13.880 kilo egur bildu dira; beraz, zerbitzua nabarmen hobetu dugu. Gainera, 734 kilo hondakin flotagarri kendu ditugu; iaz, 235 kilo kendu genituen”.

Hondartzan 196 zaborrontzi daude hala errefusarako nola ontzietarako: 60 Kontxan, 52 Ondarretan eta 84 Zurriolan.

ZERBITZUAK

Zinegotzi ordezkariak esan du hiru hondartzetan diren toldo eta itzalkinen okupazioa % 90,78koa izan dela amaitzear den uda garai honetan. Okupazio hori % 92,71ekoa izan zen iaz.

Kabina kolektiboen erabilera ere iazkoa baino dezente handiagoa izan da, eguraldiaren ondorioz hondartzara ere jende gehiago etorri dela eta.

Aurten, ugaritu egin dira oinak garbitzekoak hiru hondartzetan, eta, beraz, zerbitzua hobetu egin da; Ondarretan, mantendu egin da mugikortasun urriko pertsonei gordetako aldea, eta arrakasta handia izan du Eguzkitekak ere, Kontxako Ordularien azpian jartzen den udako liburutegiak.

Ez da izan marmoken presentzia esanguratsurik, nahiz eta izan den kalabera portugesaren aleren bat. Ale hori erretiratu egin da eta ez die minik eman bainulariei; horrez gain, marmokaren bat edo beste ere izan da iraileko bigarren hamabostaldian, baina ez da nabarmentzeko modukorik ezer gertatu. Osasun analisiek erakutsi dute zenbait unetan izan dela colien presentzia ere, eta, halakoetan, beti jarri da bandera horia, prebentzio neurri gisa.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE