Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 API 19

IKASLEEK DISEINATUKO DUTE GABONETAKO ARGIZTAPENA

Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua Zinegotzigoak Euskal Herriko Unibertsitateak babestuta arkitektura eta ingeniaritzako ikasleei zuzendutako lehiaketa bat deitu du. Taldeka, Gabonetako argiztapenerako ideia berritzaile bat diseinatu beharko dute, eta Donostiako Udalak Gabonetako kanpainarako erabili ahal izango du ideia hori. Prototipo bat diseinatu beharko dute proposaturiko hiru puntuetako baterako: Artzain Ona, Arabako Parkea, Cervantes-ko Plaza eta Iztuetako Bidearen arkupea. Prototipoek berrikuntza-irizpideei erantzun behar diete, bai diseinuari bai ainguratzeei dagokienez, eta hiriko irtenbide teknologiko, irudi, energia-eraginkortasun, kostu-murrizketa eta inpaktuaren arloetako irizpideei ere bai, kontrako elementurik ez duten eraikin babestuetarako bestelako argiztapen-aukerak aintzat hartuz. Dagoeneko 12 talde inskribatu dira, guztira 60 parte-hartzaile.

Zinegotzigoak eta UPV/EHUren Gipuzkoako campusak sinatutako hitzarmenaren barruan, ekimenaren xedea, Ernesto Gasco Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi zuen bezala, “unibertsitatetik enpresara berrikuntza irekiko prozesuak hurbiltzea da, hau da, etorkizuneko enpresa-ekimenetako berrikuntza hori eraldatzen laguntzea edo egungo industriak xurga ditzakeen produktu berriak garatzea”. Taldeek Ingeniaritzako 3. edo 4. mailako ikasle bat eta Arkitekturako 5. mailako ikasle bat eduki beharko dute gutxienez. “Irizpide horrekin, diseinuaren berrikuntza nahiz eraginkortasuna zaindu nahi dira proposamenen instalazio praktikoan”, adierazi zuen Gascok. UPV/EHUrentzat proiektu honek unibertsitate-diziplina ezberdinen artean lankidetza sustatzeko estrategiari erantzuten dio.

Taldeek behe-mailako ikasleak edo UPV/EHUko titulazio ezberdinetako ikasleak eduki ditzakete. Talde bakoitzak 5 kide izango ditu gehienez ere, eta proposamen bakarra aurkeztuko du. Epaimahaian Iluminaciones Ximenez S.A. Gabonetako argiztapenaren enpresa esleipendunak parte hartuko du, eta prestakuntza-saio bat eskainiko die lehiakideei, hiriko Gabonetako argiztapenaren ezaugarri teknikoei buruz, eta proiektu guztiak tutorizatuko ditu halaber. Proiektu irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, eta, gainera, bi accesit jasoko ditu, diploma ziurtagiriarekin eta 600 euroko sariarekin bakoitza.

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 1ean amaitzen da; horren ostean, taldeek epaimahaiaren aurrean defendatu beharko dute proiektua, eta irailaren 2. hamabostaldian emango da epaia. Aurkezten den ideia bakoitzak elementu hauek deskribatu beharko ditu: eraikuntza-sistemak; ainguraketak; materialak eta kalitateak; balioetsitako benetako kostuaren aurrerapena (behar bezala justifikatuta); eta balioetsitako instalazioaren energia-kontsumoa. Proposatutako argiztapenak euskarri hauek eduki ditzake:

  • Argiztapena zuhaitzen artean
  • Zerrendak kale estuen fatxaden artean
  • Zerrendak kale estuetako euskarri bertikalen artean
  • Elementu libreak: argiztapeneko elementu berriak

Merkatuan erraz eskura daitezkeen argi zuriko bonbilla estandarrak erabili beharko dituzte, ordezko piezak lortzea errazagoa izan dadin. Gainera, ezingo dute merkuriorik edo ingurumena kutsa dezakeen bestelako sustantziarik eduki. Parte-hartzaileek argi-kutsadura murrizteko komenigarritasuna aintzat hartu behar dute, zonan bizi diren pertsonei eragozpenik ez sortzeko. Aintzat hartu beharreko beste aspektuetako bat da argi-elementuak berezko sorkuntza-sistema eduki dezala eta iturri berriztagarrietatik etor dadila.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE