Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2019 MAR 01

GUZTIONA NEKAZARITZA ELIKAGAIEN KLUSTERRAÑ BERTAKO PRODUKTUARI BURUZKO KATALOGO BAT ARGITARATU DU

Donostiako Udalaren Alkateordetzak, Guztiona Nekazaritza Elikagaien Klusterraren bidez, nekazaritza elikagaien sektorea sustatzearen aldeko apustu irmoa egin du. Azken urteotan jarduera desberdinak burutu dira hirian bertako produktua kontsumitzea sustatzeko: dastatze-saioak, Gastronomikan parte hartzea, bertako produktua dendetan nabarmentzeko kanpaina, corner-ak ostalaritza establezimenduetan eta antolatu berri den Donostiako Bertako Produktuaren Egunaren lehenengo edizioa.

Azken garaietan, sektoreko kide desberdinek Guztiona Klusterreko ekoizleen katalogo bat prestatu behar zela iradoki dute, helburu bikoitzarekin: hiritarrei, oro har, inguruan eskura duten bertako produktua ezagutzera ematea eta, bestalde, katalogoa merkataritza prozesuetan erreminta gisa erabiltzea.

Bertako produktua nabarmentzeak duen garrantziaz jabetuz, gainerako produktuekin lehiatu ahal izateko helburuarekin, kalitatea azpimarratzeaz gain, katalogo honetan produktu hauen historiak eta esperientziak adierazten dira. Horrek bertako produktua erakargarri bilakatzen duen balio bereizlea emateko aukera eskaintzen du.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: "Tokiko Produktuen katalogoa gure inguruneko tokiko produktuen eskaintzaren erakusgarri ederra da. Katalogoa ekimen aitzindaria da, sektoreko profesionalek egindako iradokizun eta eskaerei ere erantzuten diena. Ideia era oso berezian landu dugu, ohiko katalogoa izan ez dadin, baizik eta ditugun profesional onen produktua katalogoan erakusteko dagokion faktore bereizgarri eta balioarekin, lehiakorra eta erakargarria izate aldera. Izan ere, tokiko produktuak ez dira soilik kalitate oneko produktuak; atzean dauden profesionalek eta enpresek esperientzia oso bat eratzen dute, lan, ahalegin eta bikaintasunaren historia, profesional-arloko berrikuntza, eta lurraldearekiko eta inguruneko baliabideekiko grina. Horixe nabarmendu nahi izan dugu katalogoan, ikusten dena kontatzea, produktua, baina horrekin batera dauden historiak eta esperientziak goraipatuaz ".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE