Gaur, azaroak 16, Ijito Herriaren Eguna ospatuko da Euskal Herrian. Hori dela eta, Donostiako Udalak ijitoen bandera jarri du fatxadan, eta gaur gauean argiztapenak bandera horren koloreak izango ditu.
Ijito Herriaren Euskal Kontseiluak eskatu du ekitaldi sinbolikoa, eta osasun krisiaren ondorioz beste ekintza batzuk bertan behera uztea erabaki du.
2004ko azaroaren 16an, Gobernu Kontseiluak Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Plana onartu zuen. Ondoren, data hori ezarri zen Euskal Herrian Ijito Herriaren Eguna ospatzeko.