Ernesto Gasco Donostiako alkategai sozialistak hiri-itun bat egitea proposatu du Intxaurrondon. “Aurrera egin nahi dutenentzako, Donostiak aurrera egitea nahi dutenentzako itun bat; donostiar askoren premiei erantzungo dieten etxebizitza berriak eraikitzeko itun bat; Kontxa oinezkoentzat egiteko, bertako merkataritza lehiakorra sustatzeko, herritarren eguneroko bizimodua hobetzeko itun bat”.
Gascok Intxaurrondoko Sagastieder Plazan egin du kanpainako agerraldia bere hautagai-zerrendako kideek lagunduta. Bertan azpimarratu du bere kandidatura anitza dela, jatorri politiko askotako jendea dagoela, baina helburu bat bera dutela: herritarren bizi-kalitatea hobetzea, auzoak garatzea.
“Donostiak hiru gobernatzeko era ezagutu ditu azkenaldian: Bilduko Izagirrerenera, ezer egin ez zuena; Goiarena, eguneroko jarduna administratzera mugatu dena baina hiriko proiektuekin konpromiso handirik hartu gabe; eta sozialistona, mundu guztiak gogoan duen kudeaketa. Horixe da igandean hautatu behar dena, oso gogoan izanda Izagirre Goiak berak egin zuela alkate, bere alderdiaren interesak zirela eta, hautagai sozialistari babesa ukatuta”, adierazi du.
Ernesto Gascok esan du Intxaurrondon garatu diren azken proiektuak sozialistak direla: metroaren geltokia, kultur etxea, Lizardiko arrapala mekanikoak, Sagastieder plaza berria…”. Azken zortzi urte hauetan ez Bilduk eta ez EAJk ez dute ezer egin. Hautatzeko unea da, beraz: ezer ez egitea edo sozialistokin lidergoa berreskuratzea.