Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 10

EKONOMIA BULTZATZEKO ZINEGOTZIGOAK GAZTEENTZAKO 78 NAZIOARTEKOTZE-BEKA JARRIKO DITU ABIAN

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia/San Sebastián UP! 2016 Planeko ekimena da euskal gazteei lan-mundura sarrera errazteko, haien trebakuntza hobetuz, atzerrian, gutxienez, sei hilabeteko praktika ordainduen bitartez. Jada, aktibo daude Eusko Jaurlaritza finantzatutako eta Donostiako Sustapenak kudeatutako 38 Global Trainning bekak. Uda ondoren irekiko da Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen beste 40 beken deialdia.

Ekainak 23an, 12:30etan, Cemei eraikinean, informazio-saioa egingo da interesatuta dauden gazteek dituzten zalantzak argitzeko. Horretarako, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da; izen-ematea Donostiako Sustapenaren web orriaren bitartez egin behar da.

Aktibatu diren lehenengo bekak Global Training nazioartekotze-bekak izan dira, DonostiaUP! Planaren baitan sartzen direnak, 30 urtetik beherako gazteen artean enplegua sustatzeko eta langabezia-tasak murrizteko helburuarekin. Beken programa horrek merkatuan eta unibertsitateko titulazioa nahiz goi-mailako lanbide-heziketa duten gure gazteen eskuragarri mekanismo ahaltsu bat jartzen du, atzerrian, enpresetan eta erakundeetan, euren profil akademikoarekin eta lanbide-profilarekin lotutako jardueratan eta proiektuetan, gutxienez, sei hilabetez praktika ordainduak egiteko aukera eskainiko dietena.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoko Ernesto Gasco zinegotziak beka multzo honekin “talentua itzultzeko eta enpresa-ehun donostiarrari laguntzeko konpromisoa ere hartzen dugula” azpimarratu nahi izan zuen. Ildo horretatik, lan-saioak antolatuko dira bekadunek, behin praktikaldia amaitutakoan, “tokiko enpresekin merkatu atzerritarrei dagokienez berenganatutako esperientzia eta ezagutza konpartitzeko eta, horrela, lankidetza berriak eta nazioarteko negozio-aukerak sustatu ahal izateko” azpimarratu zuen.

Enpresa eta erakunde atzerritarrek eskaintzen dituzten praktikek gazteei euren lanbide-prestakuntza hobetzea eta etorkizunari begira lan-mundura sarrera erraztuko dieten nazioarteko sareetan lanean hastea ahalbidetuko diete. Proiektuak anitzak dira –merkatu-prospekzioak, marketin- eta komunikazio-funtzioak, turismoaren garapena, produktuaren eta teknologiaren garapena, I+G+B eta abar– eta, baita, bilatzen diren profilak ere: ingeniariak; komunikazioetan, ekonomian, kimikan… lizentziatuak. Xede-herrialdeen artean honako hauek aurki ditzakegu: AEB, Erresuma Batua, Ekuador, Hegoafrika, Argentina, India, Kanada, Polonia, Austria, Brasil, Haiti edo Alemania.

Gazteek toki-, eskualde- edo lurralde-garapena ikuspegitzat duten proiektuetan hartuko dute parte, Europako nahiz nazioarteko sareetan eta erakundeetan parte hartuko dutenetan edota Donostialdeko enpresen nazioartekotzea bultzatuko dutenetan. Bekak, gutxienez, sei hilabeteko iraupena edukiko du eta hilean 1.359 euroko ekarpen ekonomikoa. Eskatzen diren baldintzak honako hauek dira:

  • Diplomaturako, lizentziaturako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa edukitzea.
  • 2015eko urtarrilak 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.
  • 2015eko urtarrilak 1ean, gutxienez, urtebete oso batean, etenik gabe, Donostian erroldatuta egotea.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak ahalbidetu dituen beste beka baten onuradun ez izana.
  • Kasu guztietan, ingeles-maila handia edukitzea eta, baita, beharrezko irizten bazaio, xede-herrialdeko hizkuntzan ere. Horretarako, ahozko eta idatzizko proba bat egingo zaie, bekadun izateko hautagaien ezagutza-maila zehazteko.
  • Praktikak egingo dituzteneko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

Aurreko deialdian atzerrian praktikak egiteko beka eskuratu zuten pertsonen %55ak baino gehiagok lan-merkatuan sartzea lortu zuten.

Donostiako Sustapena - Global Training 2016-2017 beketarako izena emateko epea 2016/06/30era arte irekita egongo da. Izen-ematea www.fomentosansebastian.eus edota www.globaltraining.eus. web orrien bitartez egin behar da. Beharrezko dokumentazioa epe horren baitan entregatu beharko da paperezko euskarrian Donostiako Sustapenak Victoria Eugenia Eraikinean (Erregina Erregentearen kalea, 8, Donostia) duen jendearen arretarako bulegoan.

Uda ondoren, Donostiako Sustapenak gazte donostiarrentzako urtero abian jartzen dituen 40 nazioartekotze-bekak eskuratzeko epea irekiko da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE