Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 UZT 11

EGUN BATZUETAN ITXITA EGONGO DA MIKEL LABOA PASABIDEA, MANTENTZE LANAK DIRELA ETA

Mikel Laboa oinezkoen pasabidea, Loiolako Erriberak eta Cristina Enea parkea lotzen dituena, itxita egongo da datorren asteko egun batzuetan, mantentze lanak direla eta.

Zehazki, lan hauek dira egin beharrekoak: produktu desinkrustatzaile bat aplikatu, zurezko zoruan oinezkoak ez irristatzeko produktu bat eman, eta pasabideko zokoetan dauden hondakinak kendu.

Lan horiek direla eta, pasabidea erabat itxi behar da, produktuek eta egin beharreko lanek oinezkoei trabarik egin ez diezaieten. Pasabidea datorren astelehenean, hilak 15, itxiko dute, eta gutxienez lau lanegunez egongo da hala, betiere eguraldiaren arabera. Horren berri emateko, informazio panelak jarri dira pasabidearen punta bakoitzean. Horrez gain, auzoko bizilagun elkarteak ere jakinaren gainean jarri dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE