Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 06

EGIAKO PASABIDEA KONPONTZEA

esleituta daude Egiako lurpeko pasabidea egokitzeko lanak, tarte bat zaharberritu gabe gelditu zelako Tabakalera ondoko lanen ondoren, bus geltoki berriaren ondoan.

Proiektuetako eta Obretako zinegotzi ordezkari Enrique Ramosen arabera, “Urbycolan enpresari esleitu dizkiote lanak, 230.579 euroan, eta abuzturako amaituta egotea espero dugu, bi hilabetean amaitzea xedatuta baitago”.

“70 metro luze den tarte bat da, pasabidearen erdialdekoa, egoera txarrean baitago altxatuen, hezetasunaren eta argiztatze txarraren ondorioz", adierazi du Ramosek. Beira altzairu zurizko panelen bidez gauzatuko dute lana. Gainera, Renferen burdinbidetik erortzen den ura bideratuko dute, putzuak eragiten baititu pasabidean, bai eta tren geltokirako eskailerak kareharriz hobetuko ere.

Argiztatzea ere hobetuko dute. “Pasabideko argitasuna hobetzea da helburua, hala ez baita gehiago izango puntu kritiko bat Donostiako mapan. Izan ere, 155 metro luze zen pasabidea lehen, eta, orain, ozta-ozta 75 metro baino ez, burdinbide azpian diren metroak, hain zuzen ere".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE