Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 AZA 07

DONOTIAK SMARTCITY ESPERIENTZIAK PARTEKATUKO DITU ROTTERDAMEKIN

Donostiako alkateordetzak Rotterdamerako enpresa-eginkizuna antolatu du azaroaren 6tik 8ra bitartean, bi hiriek SmartCity arloan dituzten estrategien inguruan esperientziak trukatzeko helburuarekin. Bidaian zehar, Holandako hirian ezarritako ekimen publiko eta pribatu ezberdinak bisitatuko dira, eta Donostia SmartCity proiektuaren aurkezpena egingo da Donostiako ordezkaritza hartuko duten Rotterdameko Udaleko arduradunen aurrean.
Producto Producto Producto

Smart arloko eginkizuna Donostiako Sustapenaren Smart Klusterrarentzat antolatu da. Rotterdam hirira joan dira energia-eraginkortasunarekin eta energiarekin zerikusia duten enpresetako eta erakundeetako arduradunak, IKTeak, teknologia asistiboak, e.a., guztiak ere Donostiakoak. Eginkizuna Ernesto Gasco alkateordeak eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak zuzenduko du, eta Udaleko alderdi ezberdinetako politikariek ere parte hartuko dute. Misioak urtero antolatzen dira, eta aurreko edizioetan Kopenhage, Hanburgo edo Niza bezalako hirietan izan dira, betiere Smart City arloan berrikuntza interesgarriak dituzten eta eremu publiko eta pribatutik bultzatzen dituzten helmugetan arreta jarrita.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “bidaia honetan, gure hirirako hiru ildo estrategiko garrantzitsu garatzen ari gara. Lehena Replicate programarekin eta Txomin bezalako auzo berria eraikitzearekin ari gara lantzen, District Heating berogailu-sistema zentralarekin eta horrek dakarren aurrezpen energetikoarekin; bigarrena industria-guneak optimizatzearekin lotzen da, Rotterdameko portua garraioaren logistikaren integrazio-adibide bezala hartuta, ez baitugu ahaztu behar Donostiak Altza edo Herrera bezalako auzoak dituela, Pasaiako portuarekin oso lotuak. Hirugarren ildo estrategikoa hurbileko hiri-merkataritzaren ingurukoa da, marka handiekin lehiatzeko gai dena, hiri-estilo irekia, hiri-helmuga bezala kosmopolita, emanaz, Rotterdam egiten ari denaren antzera”.

Donostiako enpresa-eginkizunean bisita ezberdinak egingo dira: 1.- Rotterdameko portua

2.- Rotterdameko Udaletxea; bertan arrera egingo diete, eta honako hauei buruzko informazioa jasoko dute: Rotterdam Smart City Plana. Europako Lighthouse “Ruggedised” proiektua, Rotterdam buru duena eta helburu hauek dituena: energiaren, baliabideak erabiltzearen eta mugikortasuna iraunkorraren sistema berriak ezartzea, IKTetan oinarrituta Rotterdamen hegoaldea berritzea lortzeko, eredu ekonomiko berriak sortuta, energia-eraginkortasun handienarekin eta inpaktu sozio-ekonomiko handiarekin. Rotterdameko Klima Ekimena. Rotterdameko hiri digitala.

3.- Eraikuntza iraunkorrerako Berrikuntza Zentroa.

4.- Markthal, Holandako merkatu estali handiena.

5.- Rotterdameko Erasmo Unibertsitatea.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE