EUSTATeko datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin, hots, desestazionalizazioa, nazioartekotzea eta jasangarritasuna. Behe-denboraldian hazkundea nabarmena da: 2019ko otsailean gaualdiak %8,2 igo dira 2018ko otsailarekin alderatuta, eta bidaiariak %11,8.
Donostiako lehen alkateordeak, Ernesto Gascok, honakoa adierazi du: “Datuek erakusten dute bide onean lan egiten ari garela turismoaren desestazionalizazioa indartzeko. Donostia Euskadiko turismoan liderra izaten jarraitzen du, hazkunderik handienak baititu. Gainera, otsailean, hau da, behe-denboraldian, %45 inguruko okupazio- maila lortu dugu, eta horrek sektoreko lanpostuak mantentzea errazten du”. Era berean, azpimarratu du: “Gure helburua desestazionalizazioa bultzatzea da, hots, hazkunde handiena behe-denboraldiko hilabeteetan lortzea, beste garai batzuetan saturazioa sahiesteko. Horretarako ekitaldi eta jardunaldi erakargarriak antolatzen jarraituko dugu, otsailean egin dugun bezala, helmuga turistiko interesgarria izateko eta kalitatearen alde apustu egiteko”.