Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 URR 23

DONOSTIA WEEK INN AURTEN KALERATUKO DA

Donostiako Berrikuntzaren Astea urriaren 26tik 31ra arte garatuko da

WeekINNek aurtengo ediziorako kaleko jardueren zirkuitu bat programatu du. Horiek hiriko puntu desberdinetan antolatuko dira, hiritarrei zuzenduta, asteburuko programazio berezi baten barruan.

Helburua da donostiarrei hirian, enpresa eta proiektu berritzaileen, ikerketa eta teknologia zentroen eta esparru desberdinetako beste entitateen bidez, garatzen den berrikuntza osoa gerturatzea. WeekINN asteak beste bi jarduera zutabe mantendu ditu, bat enpresei eta profesionalei zuzenduta, eta beste bat, berriz, ikastetxeei zuzenduta. Berrikuntzaren Astearen zehar, Kursaalen Donostia Innovation Challenge antolatuko da, non hiriko 11 ikastetxetako 400 ikasle baino gehiago bilduko diren, eta DonostiaINN sariak hiriko enpresa berritzaileei entregatuko zaizkie.

Ernesto Gasco Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren esanetan, “WeekINN astea hirian finkatutako ekitaldia da, aurtengo bere seigarren edizioarekin, eta nabarmendu du berriz Donostia, aspalditik, berrikuntzaren inguru egiten ari den apustua. Donostiarrei gerturatu nahi diegu gure hirian, enpresa eta proiektu berritzaileen, gure ikerketa eta teknologia zentroen eta esparru desberdinetako entitateen bidez, garatzen den berrikuntza osoa. Eta hiriko ikastetxeekin lan egiten dihardugu, gure gazteak berrikuntzarekin lotutako gaitasunetan trebatzeko helburuarekin”

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE