Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 ABU 02

DONOSTIA TURISMOK, MERKATARIEK ETA OSTALARIEK 33.000 LEPOKO ZAPI BANATUKO DITUZTE ASTE NAGUSIA GIROTZEKO

Aste Nagusiko ikurretako bat, lepoko zapia, protagonista izango da berriro. Aurten, Donostia Turismok eta Donostia Sustapenak 33.000 lepoko zapi banatuko dituzte berriro hiriko denda eta saltokien bidez, donostiarrak eta bisitariak animatzeko festaz gozatzera.

Marisol Garmendia zinegotziak, Rafaela Romero Mugikortasuneko Foru Diputatuarekin eta San Sebastian Shops, Zaharrean, Centro Erdi, Diario Vasco eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko arduradunekin batera, nabarmendu du lepoko zapia “gero eta gehiago” ikusten dela festetan, eta “haren erabilera zabaldu nahi dugu Aste Nagusian ere bai. Gainera, aukera emango digu berriro ere eraso sexisten aurkako mezua zabaltzeko, aurten ere erabiliko baitugu emakumeen aurkako eraso eta indarkeria mota guztien kontrako arbuioa adierazteko, “Si no hay sí, es NO! – Baietzik gabe, Ezetz da!” mezuaren bidez”.

Lepoko zapia hiriaren bandera bezalakoa da: zuria eta punta urdinarekin. “Oso donostiarra eta festetarako aproposa”, Marisol Garmendia Gune Publikoetako zinegotziaren esanetan.

33.000 zapi banatuko dira guztira donostiarren eta Aste Nagusiko bisitarien artean, erakunde hauen laguntzaz:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentua. Zehazki, abuztuaren 10 eta 11n, Lurraldebusek lepoko zapia banatuko du bere bidaiarien artean, Donostiako autobus geltokian.
  • Donostia Turismo. Boulervardeko bere bulegoan banatuko ditu lepokoak, ostiraletik aurrera, izakinak agortu arte.
  • Centro Erdi eta Zaharrean merkatarien elkarteak. Beren denda eta saltokietan banatuko dituzte.
  • San Sebastian Shops. Gipuzkoa Plazako bere bulegoan.
  • Diario Vasco. Doan banatuko du lepokoa abuztuaren 9an (ostirala) egunkaria erosiko duten herritarren artean.
  • Aurten bat egin du ere egitasmoarekin Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak. Bere bazkideen artean banatuko ditu lepoko zapiak, zerbitzariek jantz ditzaten eta bezeroei opari gisa emateko.

“Kontua ez da inor behartzea lepoko zapia janztera, baina konbentzituta gaude festa girotzeko modu egokia dela, beste ospakizun batzuetarako ere bai, Aste Nagusiaz gain. Jendearen lepoan ikusi nahiko genuke, kanoikadatik hasi Aste Nagusiko azken eguneraino”, erantsi du Garmendiak.

Bestetik, Rafaela Romero Mugikortasuneko foru diputatuak adierazi duenez, “beste urtebetez Lurraldebusek bat egingo du egitasmoarekin, aintzat harturik Gipuzkoako udalekin, kultura jaialdiekin eta jai ospakizunekin lankidetzan aritzeko gure politika. Abuztuaren 10a, larunbata, aukeratu dugu lepoko zapia banatzeko, uste dugulako egun horretan gipuzkoar asko etorriko direla Donostiara Aste Nagusiaren hasiera ospatzera. Jaio giroa bultzatu nahi dugu lepokoaren banaketaren bidez, eta Lurraldebusen zerbitzu bereziak ere indartuko ditugu festa dela-eta”.

Iaz bezala, Zurriolako zubiaren farolak zapi erraldoiekin apainduko dira, Aste Nagusia girotzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE